[itzul] on-the-fly
Igor Odriozola Sustaeta
igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com
Al, Urr 29, 17:40:45, CET 2018
Kaixo denoi:
Laguntza eske nator. Ingelesezko "on-the-fly", hau da, "ibilian"
(gaztelaniaz "en marcha"), nola emango zenukete izenondoa denean?
"On-the-fly verification (system)" (pertsona batek hitz egin ahala bera
dela egiaztatzen duen sistema), adibidez, "*ibilliko egiaztapen*" gisa
emango zenukete? Ala, beharbada, hobe, "ibili ahalako egiaztapen"?
IATEn "al vuelo" itzulita dago gaztelaniara, baina euskararako ez zait
beste ezer bururatzen, ez baitut uste "abian" -*ko* atzizkiaz erabili
daitekeenik; "martxako", berriz, gogortxo begitantzen zait.
Eskerrik asko aldez aurretik,
--
-----------------------------------------
*Igor Odriozola Sustaeta*
Tel: +34 655 720 396
48003, Bilbo
Euskal Herria
-----------------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181029/32309c91/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago