[itzul] on-the-fly

Igor Odriozola Sustaeta igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com
Al, Urr 29, 18:42:55, CET 2018


Kaixo, Galder:

Bai, "hitz egin ahalako" ondo legoke, bai. Euskararako zailtxo litzateke
zerbait orokorragoa eskatzea, ezta...?

Hau idatzi du Galder Ibarra (galder a bildua gitranslations.com) erabiltzaileak
(2018 urr. 29, al. (17:59)):

> Kaixo:
>
> Hizketa bakarrik egiaztatzeko erabiltzen bada, zergatik ez zuzenean "hitz
> egin ahalako"?
>
> Ondo izan,
>
> Galder
>
> Hau idatzi du Igor Odriozola Sustaeta (igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com)
> erabiltzaileak (2018 urr. 29, al. (17:43)):
>
>> Kaixo denoi:
>>
>> Laguntza eske nator. Ingelesezko "on-the-fly", hau da, "ibilian"
>> (gaztelaniaz "en marcha"), nola emango zenukete izenondoa denean?
>> "On-the-fly verification (system)" (pertsona batek hitz egin ahala bera
>> dela egiaztatzen duen sistema), adibidez, "*ibilliko egiaztapen*" gisa
>> emango zenukete? Ala, beharbada, hobe, "ibili ahalako egiaztapen"?
>>
>> IATEn "al vuelo" itzulita dago gaztelaniara, baina euskararako ez zait
>> beste ezer bururatzen, ez baitut uste "abian" -*ko* atzizkiaz erabili
>> daitekeenik; "martxako", berriz, gogortxo begitantzen zait.
>>
>> Eskerrik asko aldez aurretik,
>>
>> --
>> -----------------------------------------
>>   *Igor Odriozola Sustaeta*
>>   Tel: +34 655 720 396
>>   48003, Bilbo
>>   Euskal Herria
>> -----------------------------------------
>>
>

-- 
-----------------------------------------
  *Igor Odriozola Sustaeta*
  Tel: +34 655 720 396
  48003, Bilbo
  Euskal Herria
-----------------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181029/e45c0c2d/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago