[itzul] fotografía subexpuesta/sobreexpuesta
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
As, Urr 30, 17:00:11, CET 2018
Gogoeta gisa: homografiaren argudio hori, nahi denean, badirudi ez dela oso
kontuan hartzen. Horrela, Euskaltzaindiaren Hiztegiak "merkatu" gomendatzen
du "zerbaiten prezioa beheratu" adierazteko, "merketu"ren ordez.
"Azpiargiztatu/gainargiztatua" ez zait egokia iruditzen: esposizioa ez da
argiztatzea (hots,eszenari argi gehiago edo gutxiago jartzea), baizik eta
dagoen argiari eragin handiagoa edo txikiagoa izaten uztea, dena delako
gailuak (argazki-, bideo-, zinema-makina...) horretarako ematen dituen
jokabide-aukera teknikoak erabiliz.
"Gutxiegiko esposizioko argazkia"ren tankerako espresioak ez nuke esango
berez "itsusiak" direnik. Izan, baldarrak eta kankailuak dira. Askoz ere
astunagoa da "gutxiegiko esposizioko" esatea, "subexpuesto/a" baino.
"Esposatu" esatea ez bada komeni, "esposiziotu" esatea guztiz zuzena da,
izena + TU egitura darabilelako. "Musikatu" aditza existitzen den bezalaxe.
Edo "margotu". Edo "babestu", "aterpetu", "giltzapetu"...
Hortaz, nire proposamenak: "argazki azpiesposiziotu/gainesposiziotu".
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2018 urr. 30, ar. (15:45)):
> *gainesposizio *eta *azpiesposizio *daude Euskaltermen. Kontua da hortik
> abiatuta aditzaren bila abiatuko bagina *esposatu *aditzera irits
> gintezkeela, baina, jakina, aditz hori "okupatuta" dago. Pentsa liteke
> zilegi dela "esposatu" homografo bat (es *exponer*, fr *exposer*, en (*to*)
> *expose*) mailegatzea eta, hortik, *azpiesposatu *eta *gainesposatu *formetara
> iristea, baina uste dut horretaraino ez garela iritsi orain artean (OEH:
> esposatu. "Exposer" Gèze.).
> Hori gabe,*esposizio luze(egi)ko argazkia* / *gainesposizioko argazkia* /*
> gehiegizko esposizioko argazkia* eta *esposizio laburre(gi)ko argazkia* / *azpiesposizioko
> argazkia / gutxiegizko esposizioko argazkia *gisako termino "itsusiak"
> geratzen zaizkigu.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El mar., 30 oct. 2018 a las 12:35, imanol salegi (<isuuis a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Esposizio laburregiko/luzeegiko argazkia
>>
>> Hau idatzi du Juankar Hernandez Iruretagoiena (juankarh a bildua gmail.com)
>> erabiltzaileak (2018 urr. 30, ar. (12:29)):
>>
>>> Kaixo denoi. Nola emango zenukete hori?
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181030/e2cf0636/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago