[itzul] fotografía subexpuesta/sobreexpuesta

Alfontso Mujika Etxeberria a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Urr 31, 09:20:48, CET 2018


 "Gutxiegiko esposizioko argazkia" gisakoak *itsusiak *direla esan dut, eta
zuk *baldarrak *direla esaten duzu. Ados, adjektibo egokiagoa da. Eta,
batez ere, arrakasta izateko aukerarik gabeko terminoak direla esango nuke,
antiekonomikoak, erdal lehiakideen aldean.

Nik, aukeran, nahiago dut *esposatu *aditza mailegatzea, eta ez
mailegatutako izen batetik (*esposizio*) aditz bat sortzea (*esposiziotu*).
Homografoak izatea ez da, berez, arazoa, testuinguru desberdinetan
erabiltzen badira. Aurreko mezuan idatzi dut <uste dut horretaraino ez
garela iritsi orain artean>, ez dudalako egundo ikusi horrela erabilita
(OEHk dakarren aipua kenduta), baina beharrezkoa bada (hala dirudi) eta
irtenbide hoberik aurkitzen ez badugu (niri ez zait bururatzen), bide
horretan abiatu beharko dugu (gainera, *gainesposatu* eta
*azpiesposatu *kasuetan
ez dago homografiarik).

[Oharra:* merkatu* hitzaren kontuan, homografia existitzen da, baina ez
kategoria bereko hitzetan, bata izena baita eta bestea, berriz, aditza. Oro
har,* -e* bokalaz amaitutako izenondo batetik sortzen diren aditzak *-atu*
formakoak izaten dira (*luze -> luzatu; berde -> berdatu; merke -> merkatu*
).]


*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA

[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 216

Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil

<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *

<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.




El mar., 30 oct. 2018 a las 17:02, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:

> Gogoeta gisa: homografiaren argudio hori, nahi denean, badirudi ez dela
> oso kontuan hartzen. Horrela, Euskaltzaindiaren Hiztegiak "merkatu"
> gomendatzen du "zerbaiten prezioa beheratu" adierazteko, "merketu"ren ordez.
>
> "Azpiargiztatu/gainargiztatua" ez zait egokia iruditzen: esposizioa ez da
> argiztatzea (hots,eszenari argi gehiago edo gutxiago jartzea), baizik eta
> dagoen argiari eragin handiagoa edo txikiagoa izaten uztea, dena delako
> gailuak (argazki-, bideo-, zinema-makina...) horretarako ematen dituen
> jokabide-aukera teknikoak erabiliz.
>
> "Gutxiegiko esposizioko argazkia"ren tankerako espresioak ez nuke esango
> berez "itsusiak" direnik. Izan, baldarrak eta kankailuak dira. Askoz ere
> astunagoa da "gutxiegiko esposizioko" esatea, "subexpuesto/a" baino.
>
> "Esposatu" esatea ez bada komeni, "esposiziotu" esatea guztiz zuzena da,
> izena + TU egitura darabilelako. "Musikatu" aditza existitzen den bezalaxe.
> Edo "margotu". Edo "babestu", "aterpetu", "giltzapetu"...
>
> Hortaz, nire proposamenak: "argazki azpiesposiziotu/gainesposiziotu".
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2018 urr. 30, ar. (15:45)):
>
>> *gainesposizio *eta *azpiesposizio *daude Euskaltermen. Kontua da hortik
>> abiatuta aditzaren bila abiatuko bagina *esposatu *aditzera irits
>> gintezkeela, baina, jakina, aditz hori "okupatuta" dago. Pentsa liteke
>> zilegi dela "esposatu" homografo bat (es *exponer*, fr *exposer*, en (
>> *to*) *expose*) mailegatzea eta, hortik, *azpiesposatu *eta *gainesposatu
>> *formetara iristea, baina uste dut horretaraino ez garela iritsi orain
>> artean (OEH: esposatu. "Exposer" Gèze.).
>> Hori gabe,*esposizio luze(egi)ko argazkia* / *gainesposizioko argazkia* /*
>> gehiegizko esposizioko argazkia* eta *esposizio laburre(gi)ko argazkia*
>> / *azpiesposizioko argazkia / gutxiegizko esposizioko argazkia *gisako
>> termino "itsusiak" geratzen zaizkigu.
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>
>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>
>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>>
>> El mar., 30 oct. 2018 a las 12:35, imanol salegi (<isuuis a bildua gmail.com>)
>> escribió:
>>
>>> Esposizio laburregiko/luzeegiko argazkia
>>>
>>> Hau idatzi du Juankar Hernandez Iruretagoiena (juankarh a bildua gmail.com)
>>> erabiltzaileak (2018 urr. 30, ar. (12:29)):
>>>
>>>> Kaixo denoi. Nola emango zenukete hori?
>>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181031/328b82e1/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago