[itzul] fotografía subexpuesta/sobreexpuesta

Juankar Hernandez Iruretagoiena juankarh a bildua gmail.com
Ost, Urr 31, 10:27:02, CET 2018


*Argazki gainesposatua/azpiesposatua* erabiliko dugu, beraz. Mila-mila
esker denoi! ;)

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2018 urr. 31, az. (09:26)):

> "Gutxiegiko esposizioko argazkia" gisakoak *itsusiak *direla esan dut,
> eta zuk *baldarrak *direla esaten duzu. Ados, adjektibo egokiagoa da.
> Eta, batez ere, arrakasta izateko aukerarik gabeko terminoak direla esango
> nuke, antiekonomikoak, erdal lehiakideen aldean.
>
> Nik, aukeran, nahiago dut *esposatu *aditza mailegatzea, eta ez
> mailegatutako izen batetik (*esposizio*) aditz bat sortzea (*esposiziotu*).
> Homografoak izatea ez da, berez, arazoa, testuinguru desberdinetan
> erabiltzen badira. Aurreko mezuan idatzi dut <uste dut horretaraino ez
> garela iritsi orain artean>, ez dudalako egundo ikusi horrela erabilita
> (OEHk dakarren aipua kenduta), baina beharrezkoa bada (hala dirudi) eta
> irtenbide hoberik aurkitzen ez badugu (niri ez zait bururatzen), bide
> horretan abiatu beharko dugu (gainera, *gainesposatu* eta *azpiesposatu *kasuetan
> ez dago homografiarik).
>
> [Oharra:* merkatu* hitzaren kontuan, homografia existitzen da, baina ez
> kategoria bereko hitzetan, bata izena baita eta bestea, berriz, aditza. Oro
> har,* -e* bokalaz amaitutako izenondo batetik sortzen diren aditzak *-atu*
> formakoak izaten dira (*luze -> luzatu; berde -> berdatu; merke ->
> merkatu*).]
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El mar., 30 oct. 2018 a las 17:02, Xabier Aristegieta (<
> allurritza a bildua gmail.com>) escribió:
>
>> Gogoeta gisa: homografiaren argudio hori, nahi denean, badirudi ez dela
>> oso kontuan hartzen. Horrela, Euskaltzaindiaren Hiztegiak "merkatu"
>> gomendatzen du "zerbaiten prezioa beheratu" adierazteko, "merketu"ren ordez.
>>
>> "Azpiargiztatu/gainargiztatua" ez zait egokia iruditzen: esposizioa ez da
>> argiztatzea (hots,eszenari argi gehiago edo gutxiago jartzea), baizik eta
>> dagoen argiari eragin handiagoa edo txikiagoa izaten uztea, dena delako
>> gailuak (argazki-, bideo-, zinema-makina...) horretarako ematen dituen
>> jokabide-aukera teknikoak erabiliz.
>>
>> "Gutxiegiko esposizioko argazkia"ren tankerako espresioak ez nuke esango
>> berez "itsusiak" direnik. Izan, baldarrak eta kankailuak dira. Askoz ere
>> astunagoa da "gutxiegiko esposizioko" esatea, "subexpuesto/a" baino.
>>
>> "Esposatu" esatea ez bada komeni, "esposiziotu" esatea guztiz zuzena da,
>> izena + TU egitura darabilelako. "Musikatu" aditza existitzen den bezalaxe.
>> Edo "margotu". Edo "babestu", "aterpetu", "giltzapetu"...
>>
>> Hortaz, nire proposamenak: "argazki azpiesposiziotu/gainesposiziotu".
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>> erabiltzaileak (2018 urr. 30, ar. (15:45)):
>>
>>> *gainesposizio *eta *azpiesposizio *daude Euskaltermen. Kontua da
>>> hortik abiatuta aditzaren bila abiatuko bagina *esposatu *aditzera
>>> irits gintezkeela, baina, jakina, aditz hori "okupatuta" dago. Pentsa
>>> liteke zilegi dela "esposatu" homografo bat (es *exponer*, fr *exposer*,
>>> en (*to*) *expose*) mailegatzea eta, hortik, *azpiesposatu *eta *gainesposatu
>>> *formetara iristea, baina uste dut horretaraino ez garela iritsi orain
>>> artean (OEH: esposatu. "Exposer" Gèze.).
>>> Hori gabe,*esposizio luze(egi)ko argazkia* / *gainesposizioko argazkia*
>>> /* gehiegizko esposizioko argazkia* eta *esposizio laburre(gi)ko
>>> argazkia* / *azpiesposizioko argazkia / gutxiegizko esposizioko
>>> argazkia *gisako termino "itsusiak" geratzen zaizkigu.
>>>
>>>
>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>>
>>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>>> Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>>
>>> Zelai Haundi, 3
>>> Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
>>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>>
>>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>>
>>>
>>>
>>>
>>> El mar., 30 oct. 2018 a las 12:35, imanol salegi (<isuuis a bildua gmail.com>)
>>> escribió:
>>>
>>>> Esposizio laburregiko/luzeegiko argazkia
>>>>
>>>> Hau idatzi du Juankar Hernandez Iruretagoiena (juankarh a bildua gmail.com)
>>>> erabiltzaileak (2018 urr. 30, ar. (12:29)):
>>>>
>>>>> Kaixo denoi. Nola emango zenukete hori?
>>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181031/dc8637e7/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago