[itzul] fotografía subexpuesta/sobreexpuesta

Iñaki Arrieta - BiTEZ itzul a bildua bitez.com
Ost, Urr 31, 10:40:06, CET 2018


Guztiz bat nator.

_______________________________________
Iñaki Bitezekoa

El 31/10/2018 a las 10:32, Xabier Aristegieta escribió:
> /Esposatu/rekin ez daukat inolako problemarik; beraz, horri buruzko 
> guztietan ados.
>
> /Merkatu/ri buruz pixka bat sakonduz: bai, egia da "merkatu" (aditza) 
> eta "merkatu" (izena) homografoak kategoria ezberdinekoak direla... 
> baina berdin-berdin dira homografo, ez? Alegia, irizpidea 
> homografiarena baldin bada, behintzat.
>
> Niri penagarria iruditzen zait /merketu /idazteko aukerari bizkarra 
> ematea (nik bakarrik esaten ote nuen /merketu/?), /merkatu 
> /substantiboarekin bete-betean bat egitearen alde, eta halatan atea 
> irekita uztea auskalo zer bitxikeria potentzialei (/Ordiziko merkatuan 
> merkatu egin dira tomateak.../).
>
> Uste dut pisuzko arrazoia dela salbuespen bat egiteko zuk aipaturiko 
> jokabide horretan ( "Oro har,/*-e*/ bokalaz amaitutako izenondo 
> batetik sortzen diren aditzak */-atu/* formakoak izaten dira (/luz*e* 
> -> luz*atu*; berd*e* -> berd*atu*; merk*e* -> merk*atu*/)). Edo, 
> gutxienez ere, aukera libre uzteko, nahi duenak /merkatu /esan dezan 
> eta nahi duenak, /merketu/. Batez ere, ikusirik "arau" horri 
> dagokionez zenbaterainoko malgutasunez eta ñabardura-gradazioz 
> jokatzen duen Euskaltzaindiaren Hiztegiak berak. Adibideak:
>
>   * Bai /mehetu /bai /mehatu /jasotzen ditu (azken horri /Ipar./ marka
>     jarrita, baina zeharo zilegizkotzat joz)
>   * /Xehetu /ez erabiltzea gomendatzen du, baina hiztegian jasota
>     ageri da, eta gaitzetsi gabe, nahiz eta /xehatu/rako igorpena
>     egiten duen.
>   * /Berde/->/berdAtu/, bai; baina /more/->/morEtu/.
>   * /Heze-/>/hezEtu/, ez /hezatu/
>   * /Pobre->pobrEtu, /ez /pobratu/
>   * /Tente->tentEtu, /ez/tentatu./
>
> Hori horrela, arrazoi sendoak ikusten ditut Euskaltzaindiaren 
> Hiztegiak merkEtu onartzeko.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus) 
> erabiltzaileak (2018 urr. 31, az. (09:24)):
>
>     "Gutxiegiko esposizioko argazkia" gisakoak /itsusiak /direla esan
>     dut, eta zuk /baldarrak /direla esaten duzu. Ados, adjektibo
>     egokiagoa da. Eta, batez ere, arrakasta izateko aukerarik gabeko
>     terminoak direla esango nuke, antiekonomikoak, erdal lehiakideen
>     aldean.
>
>     Nik, aukeran, nahiago dut /esposatu /aditza mailegatzea, eta ez
>     mailegatutako izen batetik (/esposizio/) aditz bat sortzea
>     (/esposiziotu/). Homografoak izatea ez da, berez, arazoa,
>     testuinguru desberdinetan erabiltzen badira. Aurreko mezuan idatzi
>     dut <uste dut horretaraino ez garela iritsi orain artean>, ez
>     dudalako egundo ikusi horrela erabilita (OEHk dakarren aipua
>     kenduta), baina beharrezkoa bada (hala dirudi) eta irtenbide
>     hoberik aurkitzen ez badugu (niri ez zait bururatzen), bide
>     horretan abiatu beharko dugu (gainera, /gainesposatu/ eta
>     /azpiesposatu /kasuetan ez dago homografiarik).
>
>     [Oharra:/merkatu/ hitzaren kontuan, homografia existitzen da,
>     baina ez kategoria bereko hitzetan, bata izena baita eta bestea,
>     berriz, aditza. Oro har,/*-e*/ bokalaz amaitutako izenondo batetik
>     sortzen diren aditzak */-atu/* formakoak izaten dira (/luz*e* ->
>     luz*atu*; berd*e* -> berd*atu*; merk*e* -> merk*atu*/).]
>
>
>     *Alfontso Mujika Etxeberria*
>     ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
>     https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa
>     <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa><https://twitter.com/elhuyarhizk><https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1><https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>     <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>
>     *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>     Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>
>     Zelai Haundi, 3
>     Osinalde industrialdea
>     20170 Usurbil
>
>     <http://www.elhuyar.eus>**
>     <http://www.elhuyar.eus>**www.elhuyar.eus*
>     <http://www.elhuyar.eus/> *
>
>     <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza><https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>
>
>
>     Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko
>     informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena
>     izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea,
>     indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio
>     hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau
>     errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi bidaltzaileari,
>     eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>     Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
>
>
>     El mar., 30 oct. 2018 a las 17:02, Xabier Aristegieta
>     (<allurritza a bildua gmail.com <mailto:allurritza a bildua gmail.com>>) escribió:
>
>         Gogoeta gisa: homografiaren argudio hori, nahi denean,
>         badirudi ez dela oso kontuan hartzen. Horrela,
>         Euskaltzaindiaren Hiztegiak "merkatu" gomendatzen du
>         "zerbaiten prezioa beheratu" adierazteko, "merketu"ren ordez.
>
>         "Azpiargiztatu/gainargiztatua" ez zait egokia iruditzen:
>         esposizioa ez da argiztatzea (hots,eszenari argi gehiago edo
>         gutxiago jartzea), baizik eta dagoen argiari eragin handiagoa
>         edo txikiagoa izaten uztea, dena delako gailuak (argazki-,
>         bideo-, zinema-makina...) horretarako ematen dituen
>         jokabide-aukera teknikoak erabiliz.
>
>         "Gutxiegiko esposizioko argazkia"ren tankerako espresioak ez
>         nuke esango berez "itsusiak" direnik. Izan, baldarrak eta
>         kankailuak dira. Askoz ere astunagoa da "gutxiegiko
>         esposizioko" esatea, "subexpuesto/a" baino.
>
>         "Esposatu" esatea ez bada komeni, "esposiziotu" esatea guztiz
>         zuzena da, izena + TU egitura darabilelako. "Musikatu" aditza
>         existitzen den bezalaxe. Edo "margotu". Edo "babestu",
>         "aterpetu", "giltzapetu"...
>
>         Hortaz, nire proposamenak: "argazki
>         azpiesposiziotu/gainesposiziotu".
>
>         Xabier Aristegieta
>
>         Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria
>         (a.mujika a bildua elhuyar.eus) erabiltzaileak (2018 urr. 30, ar. (15:45)):
>
>             /*gainesposizio */eta */azpiesposizio /*daude
>             Euskaltermen. Kontua da hortik abiatuta aditzaren bila
>             abiatuko bagina /*esposatu */aditzera irits gintezkeela,
>             baina, jakina, aditz hori "okupatuta" dago. Pentsa liteke
>             zilegi dela "esposatu" homografo bat (es /exponer/, fr
>             /exposer/, en (/to/) /expose/) mailegatzea eta, hortik,
>             */azpiesposatu /*eta */gainesposatu /*formetara iristea,
>             baina uste dut horretaraino ez garela iritsi orain artean
>             (OEH: esposatu."Exposer" Gèze.).
>             Hori gabe,/esposizio luze(egi)ko argazkia/ /
>             /gainesposizioko argazkia/ //gehiegizko esposizioko
>             argazkia/ eta /esposizio laburre(gi)ko argazkia/ /
>             /azpiesposizioko argazkia / gutxiegizko esposizioko
>             argazkia /gisako termino "itsusiak" geratzen zaizkigu.
>
>
>             *Alfontso Mujika Etxeberria*
>             ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
>             https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa
>             <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa><https://twitter.com/elhuyarhizk><https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1><https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
>             <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>
>             *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <mailto:a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>             Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>
>             Zelai Haundi, 3
>             Osinalde industrialdea
>             20170 Usurbil
>
>             <http://www.elhuyar.eus>**
>             <http://www.elhuyar.eus>**www.elhuyar.eus*
>             <http://www.elhuyar.eus/> *
>
>             <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza><https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>
>
>
>             Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko
>             informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena
>             izendatutakoak baino ez du. Zu ez bazara adierazitako
>             hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera debekatuta
>             daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu
>             eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso
>             baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu.
>             Eskerrik asko.
>             Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
>
>
>             El mar., 30 oct. 2018 a las 12:35, imanol salegi
>             (<isuuis a bildua gmail.com <mailto:isuuis a bildua gmail.com>>) escribió:
>
>                 Esposizio laburregiko/luzeegiko argazkia
>
>                 Hau idatzi du Juankar Hernandez Iruretagoiena
>                 (juankarh a bildua gmail.com <mailto:juankarh a bildua gmail.com>)
>                 erabiltzaileak (2018 urr. 30, ar. (12:29)):
>
>                     Kaixo denoi. Nola emango zenukete hori?
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181031/1ce607d1/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago