[itzul] fotografía subexpuesta/sobreexpuesta
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ost, Urr 31, 11:14:25, CET 2018
Ez, Xabier, seguru zu ez zinela bakarra *merketu *esaten zuena. OEHn, *merketu
*aldaera ere ageri da, hiztegi hauetatik jasoa:
merketu (V-gip, G-azp-bet; Urt II 116, Lar, Añ, H). Ref.: A; Lrq; Etxba Eib;
Elexp Berg.
Pentsatzen dut *merkatu *bakarrik onartzeko eta *merketu*ri tokia ez
egiteko arrazoia literaturaren pisua izango dela. OEHn, *merkatu *sarreran,
hau ageri da:
*merkatu*
*1.* Abaratar(se). "Ogia merkhatzen da. Dirua merkhatu da" SP. "Nahi baduzu
saldu, merkatu beharko duzu zure salkaria, [...]. Bihia merkatu da, le
grain a baissé" H. Tr. Documentado en autores occidentales desde principios
del s. XIX. Merkatu es la única forma atestiguada en la literatura.
Alegia, badirudi tradizio idatziari eman ziotela lehentasuna.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 216
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El mié., 31 oct. 2018 a las 10:34, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com>)
escribió:
> *Esposatu*rekin ez daukat inolako problemarik; beraz, horri buruzko
> guztietan ados.
>
> *Merkatu*ri buruz pixka bat sakonduz: bai, egia da "merkatu" (aditza) eta
> "merkatu" (izena) homografoak kategoria ezberdinekoak direla... baina
> berdin-berdin dira homografo, ez? Alegia, irizpidea homografiarena baldin
> bada, behintzat.
>
> Niri penagarria iruditzen zait *merketu *idazteko aukerari bizkarra
> ematea (nik bakarrik esaten ote nuen *merketu*?), *merkatu *substantiboarekin
> bete-betean bat egitearen alde, eta halatan atea irekita uztea auskalo zer
> bitxikeria potentzialei (*Ordiziko merkatuan merkatu egin dira
> tomateak...*).
>
> Uste dut pisuzko arrazoia dela salbuespen bat egiteko zuk aipaturiko
> jokabide horretan ( "Oro har,* -e* bokalaz amaitutako izenondo batetik
> sortzen diren aditzak *-atu* formakoak izaten dira (*luze -> luzatu;
> berde -> berdatu; merke -> merkatu*)). Edo, gutxienez ere, aukera libre
> uzteko, nahi duenak *merkatu *esan dezan eta nahi duenak, *merketu*.
> Batez ere, ikusirik "arau" horri dagokionez zenbaterainoko malgutasunez eta
> ñabardura-gradazioz jokatzen duen Euskaltzaindiaren Hiztegiak berak.
> Adibideak:
>
> - Bai *mehetu *bai *mehatu *jasotzen ditu (azken horri *Ipar.* marka
> jarrita, baina zeharo zilegizkotzat joz)
> - *Xehetu *ez erabiltzea gomendatzen du, baina hiztegian jasota ageri
> da, eta gaitzetsi gabe, nahiz eta *xehatu*rako igorpena egiten duen.
> - *Berde*->*berdAtu*, bai; baina *more*->*morEtu*.
> - *Heze-*>*hezEtu*, ez *hezatu*
> - *Pobre->pobrEtu, *ez *pobratu*
> - *Tente->tentEtu, *ez* tentatu.*
>
> Hori horrela, arrazoi sendoak ikusten ditut Euskaltzaindiaren Hiztegiak
> merkEtu onartzeko.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2018 urr. 31, az. (09:24)):
>
>> "Gutxiegiko esposizioko argazkia" gisakoak *itsusiak *direla esan dut,
>> eta zuk *baldarrak *direla esaten duzu. Ados, adjektibo egokiagoa da.
>> Eta, batez ere, arrakasta izateko aukerarik gabeko terminoak direla esango
>> nuke, antiekonomikoak, erdal lehiakideen aldean.
>>
>> Nik, aukeran, nahiago dut *esposatu *aditza mailegatzea, eta ez
>> mailegatutako izen batetik (*esposizio*) aditz bat sortzea (*esposiziotu*).
>> Homografoak izatea ez da, berez, arazoa, testuinguru desberdinetan
>> erabiltzen badira. Aurreko mezuan idatzi dut <uste dut horretaraino ez
>> garela iritsi orain artean>, ez dudalako egundo ikusi horrela erabilita
>> (OEHk dakarren aipua kenduta), baina beharrezkoa bada (hala dirudi) eta
>> irtenbide hoberik aurkitzen ez badugu (niri ez zait bururatzen), bide
>> horretan abiatu beharko dugu (gainera, *gainesposatu* eta *azpiesposatu *kasuetan
>> ez dago homografiarik).
>>
>> [Oharra:* merkatu* hitzaren kontuan, homografia existitzen da, baina ez
>> kategoria bereko hitzetan, bata izena baita eta bestea, berriz, aditza. Oro
>> har,* -e* bokalaz amaitutako izenondo batetik sortzen diren aditzak
>> *-atu* formakoak izaten dira (*luze -> luzatu; berde -> berdatu; merke
>> -> merkatu*).]
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>
>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>
>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>>
>> El mar., 30 oct. 2018 a las 17:02, Xabier Aristegieta (<
>> allurritza a bildua gmail.com>) escribió:
>>
>>> Gogoeta gisa: homografiaren argudio hori, nahi denean, badirudi ez dela
>>> oso kontuan hartzen. Horrela, Euskaltzaindiaren Hiztegiak "merkatu"
>>> gomendatzen du "zerbaiten prezioa beheratu" adierazteko, "merketu"ren ordez.
>>>
>>> "Azpiargiztatu/gainargiztatua" ez zait egokia iruditzen: esposizioa ez
>>> da argiztatzea (hots,eszenari argi gehiago edo gutxiago jartzea), baizik
>>> eta dagoen argiari eragin handiagoa edo txikiagoa izaten uztea, dena delako
>>> gailuak (argazki-, bideo-, zinema-makina...) horretarako ematen dituen
>>> jokabide-aukera teknikoak erabiliz.
>>>
>>> "Gutxiegiko esposizioko argazkia"ren tankerako espresioak ez nuke esango
>>> berez "itsusiak" direnik. Izan, baldarrak eta kankailuak dira. Askoz ere
>>> astunagoa da "gutxiegiko esposizioko" esatea, "subexpuesto/a" baino.
>>>
>>> "Esposatu" esatea ez bada komeni, "esposiziotu" esatea guztiz zuzena da,
>>> izena + TU egitura darabilelako. "Musikatu" aditza existitzen den bezalaxe.
>>> Edo "margotu". Edo "babestu", "aterpetu", "giltzapetu"...
>>>
>>> Hortaz, nire proposamenak: "argazki azpiesposiziotu/gainesposiziotu".
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>> erabiltzaileak (2018 urr. 30, ar. (15:45)):
>>>
>>>> *gainesposizio *eta *azpiesposizio *daude Euskaltermen. Kontua da
>>>> hortik abiatuta aditzaren bila abiatuko bagina *esposatu *aditzera
>>>> irits gintezkeela, baina, jakina, aditz hori "okupatuta" dago. Pentsa
>>>> liteke zilegi dela "esposatu" homografo bat (es *exponer*, fr *exposer*,
>>>> en (*to*) *expose*) mailegatzea eta, hortik, *azpiesposatu *eta *gainesposatu
>>>> *formetara iristea, baina uste dut horretaraino ez garela iritsi orain
>>>> artean (OEH: esposatu. "Exposer" Gèze.).
>>>> Hori gabe,*esposizio luze(egi)ko argazkia* / *gainesposizioko argazkia*
>>>> /* gehiegizko esposizioko argazkia* eta *esposizio laburre(gi)ko
>>>> argazkia* / *azpiesposizioko argazkia / gutxiegizko esposizioko
>>>> argazkia *gisako termino "itsusiak" geratzen zaizkigu.
>>>>
>>>>
>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>>>
>>>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>>>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>>>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>>
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>>>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>>>> Tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>>>
>>>> Zelai Haundi, 3
>>>> Osinalde industrialdea
>>>> 20170 Usurbil
>>>>
>>>> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
>>>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>>>
>>>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> El mar., 30 oct. 2018 a las 12:35, imanol salegi (<isuuis a bildua gmail.com>)
>>>> escribió:
>>>>
>>>>> Esposizio laburregiko/luzeegiko argazkia
>>>>>
>>>>> Hau idatzi du Juankar Hernandez Iruretagoiena (juankarh a bildua gmail.com)
>>>>> erabiltzaileak (2018 urr. 30, ar. (12:29)):
>>>>>
>>>>>> Kaixo denoi. Nola emango zenukete hori?
>>>>>>
>>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20181031/1204aeeb/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago