[itzul] "Invalidez permanente absoluta" eta "gran invalidez"

PATRICIA JORGE PJORGE a bildua basauri.eus
Al, Ira 24, 12:46:29, CEST 2018


Kaixo:

Euskalterm-ek honelaxe jasotzen ditu "invalidez" horri dagozkionak:


·         Invalidez permanente > ezintasun iraunkor (4) [http://www.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg]

·         Gran invalidez > baliaezintasun handi (4) [http://www.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg]

Alegia, baterako "ezintasun", eta besterako "baliaezintasun" ("pensión de invalidez" eta "invalidez provisional"erako ere, "baliaezintasun"etik jo dute Euskaltermen).

Bestalde, Elhuyar Hiztegiak "baliaezintasun iraunkor" dio, eta Justiziako Hiztegiak ere bai.

"Invalidez permanente absoluta" ez dut aurkitu Euskaltermen, baina Justizia Hiztegian "erabateko baliaezintasun iraunkor" ageri da, eta Googlen 852 emaitza ditu esapide horrek.

Beraz, hona hemen nire zalantza: "invalidez permanente (absoluta)", "(erabateko) baliaezintasun iraunkor" izan beharko litzateke, Euskalterm-ek "invalidez permanente" > "ezintasun iraunkor (4) [http://www.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg] " jaso arren? Ala bata "erabateko ezintasun iraunkor" izan beharko litzateke, eta bestea "baliaezintasun handi"? Ni neu, bietan "ezintasun", ala bietan "baliaezintasun" erabiltzearen alde.

Ondo izan!



Patricia Jorge Kuartango
Basauriko Udala
Euskara Atala
Itzultzailea eta euskara teknikaria
euskara a bildua basauri.eus I<mailto:euskara a bildua basauri.eus%20I> pjorge a bildua basauri.eus<mailto:pjorge a bildua basauri.eus>
94 466 63 12

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180924/3092c003/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 9225 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180924/3092c003/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago