[itzul] "Invalidez permanente absoluta" eta "gran invalidez"

Joxe Mari Berasategi Zurutuza jxmbezu a bildua gmail.com
Al, Ira 24, 16:35:32, CEST 2018


Hiztegi Batutik:

<<*baliaezintasun* iz. Arazo fisiko edo psikikoren baten ondorioz, aldi 
baterako edo betiko, lan egiteko gaitasunik ez duen pertsonaren egoera. 
/Baliaezintasun handia egiaztatzen duen agiria da aurkeztu behar 
denetako bat. Baliaezintasun arriskuei aurre egiteko aseguruak/.>>

Ezertarako balio badizu...

Ondo ibili,

Joxe Mari



24/09/2018 12:46(e)an, PATRICIA JORGE igorleak idatzi zuen:
>
> Kaixo:
>
> Euskalterm-ek honelaxe jasotzen ditu “invalidez” horri dagozkionak:
>
> ˇInvalidez permanente > *ezintasun* iraunkor (4) 
> http://www.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg
>
> ˇGran invalidez > *baliaezintasun*handi (4) 
> http://www.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg
>
> Alegia, baterako “ezintasun”, eta besterako “baliaezintasun” (“pensión 
> de invalidez” eta “invalidez provisional”erako ere, 
> “baliaezintasun”etik jo dute Euskaltermen).
>
> Bestalde, Elhuyar Hiztegiak “*baliaezintasun* iraunkor” dio, eta 
> Justiziako Hiztegiak ere bai.
>
> “Invalidez permanente absoluta” ez dut aurkitu Euskaltermen, baina 
> Justizia Hiztegian “erabateko *baliaezintasun* iraunkor” ageri da, eta 
> Googlen 852 emaitza ditu esapide horrek.
>
> Beraz, hona hemen nire zalantza: “invalidez permanente (absoluta)”, 
> “(erabateko) *baliaezintasun* iraunkor” izan beharko litzateke, 
> Euskalterm-ek “invalidez permanente” > “ezintasun iraunkor (4) 
> http://www.euskadi.eus/appcont/euskalterm/images/logoEUMe.jpg” jaso 
> arren? Ala bata “erabateko *ezintasun* iraunkor” izan beharko 
> litzateke, eta bestea “*baliaezintasun* handi”? Ni neu, bietan 
> “ezintasun”, ala bietan “baliaezintasun” erabiltzearen alde.
>
> Ondo izan!
>
> *Patricia Jorge Kuartango*
>
> Basauriko Udala
>
> Euskara Atala
>
> Itzultzailea eta euskara teknikaria
>
> euskara a bildua basauri.eus I 
> <mailto:euskara a bildua basauri.eus%20I>pjorge a bildua basauri.eus 
> <mailto:pjorge a bildua basauri.eus>
>
> 94 466 63 12
>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180924/10913950/attachment.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 9225 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20180924/10913950/attachment.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago