[itzul] No-lugares, lugares nada

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Iga, Api 28, 22:45:59, CEST 2019


Aireportuak, bai.

Mila esker

Munduan badira lekuak non jendearen bizitza baliogabea den...

Zalantzan nago, gaztelaniazko hitz joko hori zinez bihurria da itzultzeko
kemen berberaz....

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 api. 28, ig. (22:17)):

> “Aereopuertua” autozuzenketa baten ondorioz atera zaizu, benetan?
>
> “Badira lekuak munduan non”en ordez, hobe “munduan badira lekuak non”.
>
> “Nihilizados” esateko, “nihilizatuak” utziko nuke.
>
> Xabier Aristegieta
>
> Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2019
> api. 28, ig. (22:04)):
>
>> Kaixo, lagunok:
>>
>> Testu bihurria tokatu zaigu, badarama alde batetik kontzeptu
>> antropologiko edo soziologikoa bat: "Ez-leku". Hori, adibidez, supermerkatu
>> erraldoia edo aereopuertua litzateke, giza harremanak momentukoak
>> direlarik, apenas eratzen direla hartu emanak gizataldeak osatzeko eta
>> bizitzeko... Beste aldetik, hitz-joko bat gerrak sortutako emaitzen
>> inguruan...:
>>
>> *Hay lugares en el mundo donde la vida de la gente no vale nada, nada
>> no-lugares, lugares nihilizados, lugares nada. Lugares que están lejos, de
>> guerras interesadas....*
>>
>> Badira lekuak munduan non jendearen bizitzak balio ez duen, ezer
>> ez-lekuak, leku ezereztatuak, ezer-ez lekuak. Lekutan dauden lekuak, gerra
>> interesatuetan...
>>
>> Zer iruditzen?
>>
>> Mila esker, Bitor
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190428/6cd3a7c2/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago