[itzul] No-lugares, lugares nada

Dionisio Amundarain itsasondo9 a bildua gmail.com
Al, Api 29, 10:31:04, CEST 2019


Beldur naiz, erdarazkoa euskaraz kalkatu nahiaK ez ote gaituen eramango
ezer ez esatera. Adibidez, irakur dezagun Bittor Abarzuzaren "ezer
ez-lekuak" gaztelania bazterturik. Eskuarki, testu euskaratua horrela
irakurriko du euskaldun arruntak. Zer esaten dio balizko irakurle euskaldun
horri "ezer ez-lekuak" delako horrek? Niri behintzat ezer ez. Normalagotzat
joko nuke beste hau: ez-lekuak, ezdeusak edo ezdeus direnak. Benetan,
aipatu dudanaren antzeko kalkoak barregarri iruditzen zaizkit. Eta euskal
idazle zerbait baino gehiago den batek komentatu didanez, euskararen
kalterako. DIONISIO AMUNDARAIN

El dom., 28 abr. 2019 a las 22:45, Bittor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
escribió:

> Aireportuak, bai.
>
> Mila esker
>
> Munduan badira lekuak non jendearen bizitza baliogabea den...
>
> Zalantzan nago, gaztelaniazko hitz joko hori zinez bihurria da itzultzeko
> kemen berberaz....
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 api. 28, ig. (22:17)):
>
>> “Aereopuertua” autozuzenketa baten ondorioz atera zaizu, benetan?
>>
>> “Badira lekuak munduan non”en ordez, hobe “munduan badira lekuak non”.
>>
>> “Nihilizados” esateko, “nihilizatuak” utziko nuke.
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2019
>> api. 28, ig. (22:04)):
>>
>>> Kaixo, lagunok:
>>>
>>> Testu bihurria tokatu zaigu, badarama alde batetik kontzeptu
>>> antropologiko edo soziologikoa bat: "Ez-leku". Hori, adibidez, supermerkatu
>>> erraldoia edo aereopuertua litzateke, giza harremanak momentukoak
>>> direlarik, apenas eratzen direla hartu emanak gizataldeak osatzeko eta
>>> bizitzeko... Beste aldetik, hitz-joko bat gerrak sortutako emaitzen
>>> inguruan...:
>>>
>>> *Hay lugares en el mundo donde la vida de la gente no vale nada, nada
>>> no-lugares, lugares nihilizados, lugares nada. Lugares que están lejos, de
>>> guerras interesadas....*
>>>
>>> Badira lekuak munduan non jendearen bizitzak balio ez duen, ezer
>>> ez-lekuak, leku ezereztatuak, ezer-ez lekuak. Lekutan dauden lekuak, gerra
>>> interesatuetan...
>>>
>>> Zer iruditzen?
>>>
>>> Mila esker, Bitor
>>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190429/00c45f18/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago