[itzul] No-lugares, lugares nada
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Al, Api 29, 10:45:31, CEST 2019
Inork ez du aipatu-eta, badaezpada:
*Euskaltzaindiaren Hiztegi*an, *ezleku *sarrera da.
ezleku iz. Leku desegokia. *Ezlekuren batean utzia. Mintza bedi behar duen
lekuan eta garaian, ez desorduan eta ezlekuan*.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
<http://www.elhuyar.eus/> *
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa izan
dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du. Zu ez
bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El lun., 29 abr. 2019 a las 10:33, Dionisio Amundarain (<
itsasondo9 a bildua gmail.com>) escribió:
> Beldur naiz, erdarazkoa euskaraz kalkatu nahiaK ez ote gaituen eramango
> ezer ez esatera. Adibidez, irakur dezagun Bittor Abarzuzaren "ezer
> ez-lekuak" gaztelania bazterturik. Eskuarki, testu euskaratua horrela
> irakurriko du euskaldun arruntak. Zer esaten dio balizko irakurle euskaldun
> horri "ezer ez-lekuak" delako horrek? Niri behintzat ezer ez. Normalagotzat
> joko nuke beste hau: ez-lekuak, ezdeusak edo ezdeus direnak. Benetan,
> aipatu dudanaren antzeko kalkoak barregarri iruditzen zaizkit. Eta euskal
> idazle zerbait baino gehiago den batek komentatu didanez, euskararen
> kalterako. DIONISIO AMUNDARAIN
>
> El dom., 28 abr. 2019 a las 22:45, Bittor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
> escribió:
>
>> Aireportuak, bai.
>>
>> Mila esker
>>
>> Munduan badira lekuak non jendearen bizitza baliogabea den...
>>
>> Zalantzan nago, gaztelaniazko hitz joko hori zinez bihurria da itzultzeko
>> kemen berberaz....
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2019 api. 28, ig. (22:17)):
>>
>>> “Aereopuertua” autozuzenketa baten ondorioz atera zaizu, benetan?
>>>
>>> “Badira lekuak munduan non”en ordez, hobe “munduan badira lekuak non”.
>>>
>>> “Nihilizados” esateko, “nihilizatuak” utziko nuke.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>> Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2019
>>> api. 28, ig. (22:04)):
>>>
>>>> Kaixo, lagunok:
>>>>
>>>> Testu bihurria tokatu zaigu, badarama alde batetik kontzeptu
>>>> antropologiko edo soziologikoa bat: "Ez-leku". Hori, adibidez, supermerkatu
>>>> erraldoia edo aereopuertua litzateke, giza harremanak momentukoak
>>>> direlarik, apenas eratzen direla hartu emanak gizataldeak osatzeko eta
>>>> bizitzeko... Beste aldetik, hitz-joko bat gerrak sortutako emaitzen
>>>> inguruan...:
>>>>
>>>> *Hay lugares en el mundo donde la vida de la gente no vale nada, nada
>>>> no-lugares, lugares nihilizados, lugares nada. Lugares que están lejos, de
>>>> guerras interesadas....*
>>>>
>>>> Badira lekuak munduan non jendearen bizitzak balio ez duen, ezer
>>>> ez-lekuak, leku ezereztatuak, ezer-ez lekuak. Lekutan dauden lekuak, gerra
>>>> interesatuetan...
>>>>
>>>> Zer iruditzen?
>>>>
>>>> Mila esker, Bitor
>>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190429/6f1b9ae6/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago