[itzul] No-lugares, lugares nada

Bittor Abarzuza bittorbe a bildua gmail.com
Al, Api 29, 12:27:45, CEST 2019


Ezorduetan.... Beraz, "eztoki"?. Baina gauza bera geratatuko zen,
kontzeptuak bestelako esanahia eman zion antropologoak, testuinguruak
murriztu duena, analisi antropologikoak alegia

Mila esker Alfontso

https://www.eitb.eus/eu/telebista/programak/ahoz-aho/bideoak/osoa/6193197/bideoa-iraitz-agirre-marc-auge-antropologoaren-ez-lekuaren-teoriaz/
04:50 minutuan gutxi gora behera hasten da azalpena eta 10:05 zehaztu: "Ez
leku".

*Ez-lekua* kontzeptua sortu zuen *Marc Augé*k trantsitorioak izategatik
lekua izena merezi ez duten lekuak izendatzeko. Leku antropologikoak dira,
Augè-ren ustez, harremanetarako espazioak direnak, berezko identitatea
dutenak, alegia. Ez-lekuak bestelakoak dira. Ez-lekuak dira, esate
baterako: autopistak, hotelak, aireportuak edota supermerkatuak…

https://www.garabide.eus/blogak/allartean/tag/bestehizkuntzak/

Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
erabiltzaileak (2019 api. 29, al. (11:46)):

> Inork ez du aipatu-eta, badaezpada:
> *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an, *ezleku *sarrera da.
> ezleku iz. Leku desegokia. *Ezlekuren batean utzia. Mintza bedi behar
> duen lekuan eta garaian, ez desorduan eta ezlekuan*.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El lun., 29 abr. 2019 a las 10:33, Dionisio Amundarain (<
> itsasondo9 a bildua gmail.com>) escribió:
>
>> Beldur naiz, erdarazkoa euskaraz kalkatu nahiaK ez ote gaituen eramango
>> ezer ez esatera. Adibidez, irakur dezagun Bittor Abarzuzaren "ezer
>> ez-lekuak" gaztelania bazterturik. Eskuarki, testu euskaratua horrela
>> irakurriko du euskaldun arruntak. Zer esaten dio balizko irakurle euskaldun
>> horri "ezer ez-lekuak" delako horrek? Niri behintzat ezer ez. Normalagotzat
>> joko nuke beste hau: ez-lekuak, ezdeusak edo ezdeus direnak. Benetan,
>> aipatu dudanaren antzeko kalkoak barregarri iruditzen zaizkit. Eta euskal
>> idazle zerbait baino gehiago den batek komentatu didanez, euskararen
>> kalterako. DIONISIO AMUNDARAIN
>>
>> El dom., 28 abr. 2019 a las 22:45, Bittor Abarzuza (<bittorbe a bildua gmail.com>)
>> escribió:
>>
>>> Aireportuak, bai.
>>>
>>> Mila esker
>>>
>>> Munduan badira lekuak non jendearen bizitza baliogabea den...
>>>
>>> Zalantzan nago, gaztelaniazko hitz joko hori zinez bihurria da
>>> itzultzeko kemen berberaz....
>>>
>>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>> (2019 api. 28, ig. (22:17)):
>>>
>>>> “Aereopuertua” autozuzenketa baten ondorioz atera zaizu, benetan?
>>>>
>>>> “Badira lekuak munduan non”en ordez, hobe “munduan badira lekuak non”.
>>>>
>>>> “Nihilizados” esateko, “nihilizatuak” utziko nuke.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>> Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com> erabiltzaileak hau idatzi du
>>>> (2019 api. 28, ig. (22:04)):
>>>>
>>>>> Kaixo, lagunok:
>>>>>
>>>>> Testu bihurria tokatu zaigu, badarama alde batetik kontzeptu
>>>>> antropologiko edo soziologikoa bat: "Ez-leku". Hori, adibidez, supermerkatu
>>>>> erraldoia edo aereopuertua litzateke, giza harremanak momentukoak
>>>>> direlarik, apenas eratzen direla hartu emanak gizataldeak osatzeko eta
>>>>> bizitzeko... Beste aldetik, hitz-joko bat gerrak sortutako emaitzen
>>>>> inguruan...:
>>>>>
>>>>> *Hay lugares en el mundo donde la vida de la gente no vale nada, nada
>>>>> no-lugares, lugares nihilizados, lugares nada. Lugares que están lejos, de
>>>>> guerras interesadas....*
>>>>>
>>>>> Badira lekuak munduan non jendearen bizitzak balio ez duen, ezer
>>>>> ez-lekuak, leku ezereztatuak, ezer-ez lekuak. Lekutan dauden lekuak, gerra
>>>>> interesatuetan...
>>>>>
>>>>> Zer iruditzen?
>>>>>
>>>>> Mila esker, Bitor
>>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190429/f73ff0c8/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago