[itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?

Juan Luis Zabala jaulis62 a bildua gmail.com
Ost, Abu 14, 09:37:05, CEST 2019


Ados horretan.


El mié., 14 de ago. de 2019 a la(s) 09:30, Alfontso Mujika Etxeberria
(a.mujika a bildua elhuyar.eus) escribió:

> Ño, inspiratuta zaudete gero! *belaki*, *baleki *eta *beloki*.
> Ados nago zuen kontsiderazio soziolinguistikoekin. "hizkuntzalaritzaren
> ikuspegitik ezin da justifikatu" irakurri nuelako egin nuen oharra,
> badaezpada, ez bestegatik. Alegia, ez dut uste arazoa hizkuntzalaritzaren
> eremukoa denik.
>
>
> *Alfontso Mujika Etxeberria*
> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>
> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>
> Zelai Haundi, 3
> Osinalde industrialdea
> 20170 Usurbil
>
> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
> <http://www.elhuyar.eus/> *
>
> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>
>
>
>
> El mié., 14 ago. 2019 a las 8:00, UK itzulpen zerbitzua
> (<itzultzaile2 a bildua uribekosta.eus>) escribió:
>
>> Egun on:
>> Agian  Bob Beloki balitz, arazoa konponduta.
>>
>>
>> Garikoitz
>>
>>
>> El 13/8/19 a las 22:33, Bakartxo ARRIZABALAGA escribió:
>>
>> Iparraldekooi ohiko zaigu bazter utziak garela bizitzea edo, areago,
>> gutaz oroit ere ez direla Bidasoaz harat; hartara, hainbat eta hainbat
>> gaitan, hainbat eta hainbat jenderen artean, hemen, zuk diozun "eponx"
>> horren bidea gero eta zabaltzenago ari da ere, hangoa, han sortzen den
>> guztia, espainola delakoan. Unibertsitateko irakasle bati entzun nion behin
>> "euskaldun guztiok dakigu gaztelaniaz" eta ez dakizue zein segur eman zuen
>> erran biribil hori! Unibertsitateko irakasle izatera heldu zen norbaiti,
>> halafede, hau dugu hau baxura gure unibertsitatearena! Euskaraz egina
>> segurki doktoradutza, gaztelaniak lagun!
>>
>> Nolanahi ere den, hiztegian datozen hitzetaz mintzo, eta hiztegian
>> datorrelako, besterik gabean, hitz bat erabiltzearen errazkeriaz, kontuan
>> hartu beharko genuke, agian (Iparraldeko erranahiz "agian" hori) hiztegi
>> batean hitz bat etortzeak ez duela erran nahi hitz hori litezkeen sinonimo
>> guztien berdin-berdin denik eta berdin-berdin eta egoera berdinetan erabil
>> litekeenik. Hiztegian datozen hitz guztiak ez dira nonahi noiznahi
>> erabiltzekoak; zer, non, nori eta abar erran nahi dugun kontuan hartu behar
>> genuke (ahalaz), eta argi da "Bob esponja" dioena ez zaiola Bidasoaz
>> harateko inori zuzentzen (halakorik existitzen ere ote den badakia?) eta ez
>> duela kontuan bestaldeko (hemengo) haurrei horrelako pertsonaiarik interesa
>> ote dakiekeen. Baina badea haur euskaldunik mugaz bestaldean, hala mugaz
>> bestaldeko biztanle guztiak Atxagaren poema harenak besterik ez ote?
>> Zoriontsuak ote?
>>
>> Juan, nolanahi ere, zure Bob belaki ez ote den Bob baleki!
>>
>> Bakartxo
>>
>> *envoyé :* 13 août 2019 à 18:33
>> *de :* Juan Garzia Garmendia <juangarzia a bildua gmail.com>
>> <juangarzia a bildua gmail.com>
>> *à :* ItzuL <itzul a bildua postaria.com> <itzul a bildua postaria.com>
>> *objet :* Re: [itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?
>>
>> Ederki. Baina barra-barra entzuten dut "erloyu", eta ez Iparraldean
>> prexisamente. Esan nahi dudana da benetako arrazoia, Juan Luisek esan
>> bezala, komertziala dela: espainierazkoarekin zuzenean lotzea.
>> Iparraldekoentzat, bestalde, beste bertsio bat egin behar (Bob Eponx?) edo
>> hego-imperialismoa bete-betean onartu eta onarrarazi.
>> Ikararagarria da, eta ikaratzekoa, halakoak kontuan ez hartzea, noiz eta
>> "Bob Belaki" ia euskaraz sortua dirudien horretan.
>> Hori nire "parezera".
>>
>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>> erabiltzaileak (2019 abu. 12, al. (23:29)):
>>
>> Ez dut uste "esponya" ahoskatuko genukeenik.
>>
>> *Euskara Batuaren Eskuliburu*tik hartua:
>>
>> Badira Hegoaldeko hitz batzuk gaztelaniazko ahoskera belarra [x] ((es: [
>> *jamón*] bezala) dutenak beti:
>>
>> aje (ondoez, akats, bestondo), almeja (itsas molusku), alproja (alfer,
>> pikaro), antiojo (betaurreko), antoju (apeta/nazka), aparejadore (arkitekto
>> tekniko), apareju (aparailu), azuleju (adreilu-mota), bentaja (abantaila),
>> borraja (landare-mota), dejada (pilota-jokoko jokaldi), erloju (ordulari),
>> errejidore (zinegotzi, *Hist*.), esajerazio (gehiegikeria), *esponja* (belaki),
>> gajo (gaixo, errukarri), forja (burdin jotze), hereje (heretiko), ijito (buhame),
>> jela (izotz, horma), jenio (aiurri), jertse (trikota), jipoi (zafraldi), jira
>> (bira), jota (kantu zein dantza, baina ez alfabetoko letra), kalejira (biribilketa),
>> majo (bapo, ederki), kojo (herren), koneju (untxi), kontzeju (udal edo
>> auzo-batzar), korrejidore (erregearen ordezkari), mejoratu (hobetu), moja
>> (lekaime), mondeju (hestebetea), paje, traje (jantzi-mota), zirujau,
>> etab.
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>
>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus <http://www.elhuyar.eus/> *
>>
>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>>
>>
>> El lun., 12 ago. 2019 a las 20:43, Juan Garzia Garmendia (<
>> juangarzia a bildua gmail.com>) escribió:
>>
>> Tira: gustu-kontu hutsa ote?
>>
>> Nola ahoskatuko da?: Esponya?
>>
>> Hau idatzi du Juan Luis Zabala (jaulis62 a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019
>> abu. 12, al. (11:28)):
>>
>> Hortaz, ados. Ez nuen uste "esponja" onartuta zegoenik *Euskaltzaindiaremn
>> Hiztegia*ren arabera, horrek nahastu nau. Baina halaxe da, bai:
>>
>>
>> https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=esponja&antzekoak=ez&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&layout=aurreratua&Itemid=410&lang=eu&bila=bai
>>
>>
>> El lun., 12 de ago. de 2019 a la(s) 16:13, Alfontso Mujika Etxeberria (
>> a.mujika a bildua elhuyar.eus) escribió:
>>
>> Benetan al da aldrebesa?
>> Jatorrizko izena *SpongeBob SquarePants* da. Gaztelaniaz, *Bob Esponja*,
>> frantsesez* Bob l'éponge*, katalanez *Bob Esponja*, portugesez *Bob
>> Esponja Calça Quadrada*.
>> Inguruko hizkuntzetan (eta, batez ere, gaztelaniaz eta frantsesez)
>> egokitu dutela kontuan hartuta, euskaraz ere egokitzea ez da harrigarria,
>> nik uste.
>> Eragozpena *esponja* hitza hautatzeagatik eta *belaki *hitza ez
>> hautatzeagatik bada, gustu-kontua izan liteke, baina *esponja *euskal
>> hitza da, *Euskaltzaindiaren Hiztegi*aren arabera.
>>
>>
>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>
>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>
>> Zelai Haundi, 3
>> Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus <http://www.elhuyar.eus/> *
>>
>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>>
>>
>>
>> El lun., 12 ago. 2019 a las 15:37, Juan Luis Zabala (<jaulis62 a bildua gmail.com>)
>> escribió:
>>
>> Euskarazko testu batean "Bob Esponja" idaztea irizpide komertzialez uler
>> daiteke, baina hizkuntzalaritzaren ikuspegitik ezin da justifikatu, nire
>> ustez.
>> "Juio Verne" idaztearen antzekoa litzateke.
>>
>> El lun., 12 de ago. de 2019 a la(s) 15:04, Gotzon Egia (
>> gegia a bildua gipuzkoa.eus) escribió:
>>
>>
>> Aizkorri argitaletxeak Bob Esponja izena utzi zuen:
>>
>>
>> Wikipediak Bob Belaki darabil:
>> https://eu.wikipedia.org/wiki/Bob_Belaki
>>
>> Berria-n, Edu Lartzagurenek ere bai:
>>
>> https://www.berria.eus/paperekoa/1862/021/001/2019-07-12/bob-belaki-heldua-da.htm
>> --
>> Gotzon Egia
>> gegia a bildua gipuzkoa.eus
>> 43º 19' 15" N 1º 58' 57.5" W
>>
>>
>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190814/a8852678/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago