[itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
Ost, Abu 14, 10:00:29, CEST 2019



Zalantza sartu zait. Iparraldeko haur batek, "Bob l'éponge" ezagutzen duenak, zein identifikatzen du errazen: "Bob Esponja" ala "Bob Belaki"?



Eta Nickelodeonek zer deritzo, haur euskaldunek -oro har- errazago identifikatuko dutela "Bob Esponja" eta, ondorioz, "Esponge Bob"-en merchandisinga errazago salduko dela Euskal Herrian, ala identifikatzen errazago irudituko zaio "Bob Belaki"?



Eta Nickelodeoni "Bob Esponja" identifikatzen errazago irudituko balitzaio, zer aukera izango luke itzultzaile koitaduak pertsonaia honen marrazki bizidunen edo komikien euskarazko bertsioan "Bob Belaki" jartzeko?





Asier Larrinaga Larrazabal

        [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>       [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190814/660b07ed/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago