[itzul] Honen izena/deiturak euskeraz?

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Abu 14, 19:27:02, CEST 2019


Beraz, horiek badira irizpideak (eta badirudi hala direla), harako
Xenpelarren hura egokitu beharra dago: jada gureak egin zuen.

Hau idatzi du LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER (larrinaga_asier a bildua eitb.eus)
erabiltzaileak (2019 abu. 14, az. (04:56)):

>
>
> Zalantza sartu zait. Iparraldeko haur batek, "Bob l'éponge" ezagutzen
> duenak, zein identifikatzen du errazen: "Bob Esponja" ala "Bob Belaki"?
>
>
>
> Eta Nickelodeonek zer deritzo, haur euskaldunek -oro har- errazago
> identifikatuko dutela "Bob Esponja" eta, ondorioz, "Esponge Bob"-en
> merchandisinga errazago salduko dela Euskal Herrian, ala identifikatzen
> errazago irudituko zaio "Bob Belaki"?
>
>
>
> Eta Nickelodeoni "Bob Esponja" identifikatzen errazago irudituko
> balitzaio, zer aukera izango luke itzultzaile koitaduak pertsonaia honen
> marrazki bizidunen edo komikien euskarazko bertsioan "Bob Belaki" jartzeko?
>
>
>
>
>
> Asier Larrinaga Larrazabal
>   <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>
> <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190814/0cd9d9f7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago