[itzul] Anaforak

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Ots 20, 14:52:44, CET 2019


Oraintxe bertan beste adibide batekin topo egin dut.

Gaztelaniaz: "Y es precisamente ese uso fraudulento, y las consecuencias
que ello debe acarrear, lo que pretende ajustar la presente ley foral".
Euskaraz: "Eta iruzurrezko erabilera *horixe *eta *hark *ekarri beharreko
ondorioak dira foru lege honen bidez doitu nahi direnak".

Xabier Aristegieta

Hau idatzi du oskar arana (oskar.arana a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019 ots.
15, or. (13:30)):

> Inoiz entzun dut "bera", "hau, hori eta hura" hiru erakusleekin lot
> daitekeela, erlazio anaforikoan, neutrotasun hori duelako-edo. Izan liteke
> "hau-berau" edo "hori berori" baino egokiagoa kasu batzuetan? Ez da
> neutroagoa, ez ote du beste bi horiek baino balio enfatiko txikiagoa?
> Adibidez: "ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, beraren kontra
> (beronen kontra....). Nik egokiagoa ikusten dut, neutroagoa delako.
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 ots. 15, or. (12:21)):
>
>> OK, Patxi, eskerrik asko. Ea lortzen dugun perpaus berean "hau eta haren"
>> ez erabiltzea erreferente bererako...
>> Asteburu on.
>>
>> Xabier
>>
>> Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
>> erabiltzaileak (2019 ots. 14, og. (15:19)):
>>
>>> Uste dut nik 2010ean plazaratu nuen gai bera dela ("Mezu hau eta
>>> [xxxxxxx] eranskinak
>>> <https://postaria.com/pipermail/itzul/2010-February/015916.html>"), eta
>>> orduan (gu biok eta beste batzuk tartean) ondorio batera iritsi ginela:
>>> "Mezu hau eta beronen eranskinak" edo (berretua erabili nahi ez bada) "Mezu
>>> hau eta (honen) eranskinak".
>>>
>>> Foru legearena berdina da. Bide batez esateko, teknikoki ez da anafora
>>> baizik deixia, oker ez banago, testua bera seinalatzen ari baikara:
>>> "(idazten ari garen / irakurtzen ari zaren) *testu *HAU eta (*testu*)
>>> hau garatzeko arauak" esaten ari gara,  "lege hau eta berau garatzeko
>>> arauak",  "lege hau eta beronen garapen-arauak".
>>>
>>> Ni horretara iritsi nintzen behintzat...
>>>
>>> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>>>
>>> [image: @itzulpenzerbitzua] <https://twitter.com/ElhuyarHizk>
>>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts>
>>> [image: https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]
>>>
>>> p.petrirena a bildua elhuyar.eus <itzulpenak a bildua elhuyar.eus>
>>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>>> @elhuyarItzulpen
>>>
>>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>>> 20170 Usurbil
>>>
>>>
>>> *www.elhuyar.eus * <http://www.elhuyar.eus>
>>>
>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>>> (2019 ots. 14, og. (14:24)):
>>>
>>>> Inork esango lidake mesedez zenbateraino jotzen den aginduzkotzat
>>>> espresio anaforikoetan bigarren edo hirugarren graduko erakusleak
>>>> soilik erabiltzea (hots, ez lehen gradukoak)?
>>>>
>>>> Izan ere, makina bat bider topo egina naiz honakoen moduko esaldiekin:
>>>>
>>>> - Foru lege *honetan *eta *haren *garapen arauetan ezarritako
>>>> irizpideekin bat,... (gaztelaniaz: "de acuerdo con los criterios
>>>> establecidos en la presente ley foral y su normativa de desarrollo")
>>>> - Foru lege *honen *ondoreetarako, eta *haren *aplikazio-eremuan,...
>>>> (gaztelaniaz: "a efectos de esta ley foral y dentro de su ámbito de
>>>> aplicación")
>>>>
>>>> Ez daukat iritzi argirik anaforikoek erabili behar duten
>>>> erakusle-graduari buruz. Baina bai iruditzen zait bitxikeria eta
>>>> inkoherentzia galanta, perpaus beraren barruan erreferente berberaz aritzea
>>>> bi gradu ezberdinetako erakusleak erabiliz.
>>>>
>>>> Inork ezer argitu ahalko balit, eskertuko nioke.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>
>
> --
> *Oskar Arana Ibabe*
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190220/85b226e5/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago