[itzul] Anaforak

oskar arana oskar.arana a bildua gmail.com
Or, Ots 15, 13:30:19, CET 2019


Inoiz entzun dut "bera", "hau, hori eta hura" hiru erakusleekin lot
daitekeela, erlazio anaforikoan, neutrotasun hori duelako-edo. Izan liteke
"hau-berau" edo "hori berori" baino egokiagoa kasu batzuetan? Ez da
neutroagoa, ez ote du beste bi horiek baino balio enfatiko txikiagoa?
Adibidez: "ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, beraren kontra
(beronen kontra....). Nik egokiagoa ikusten dut, neutroagoa delako.

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 ots. 15, or. (12:21)):

> OK, Patxi, eskerrik asko. Ea lortzen dugun perpaus berean "hau eta haren"
> ez erabiltzea erreferente bererako...
> Asteburu on.
>
> Xabier
>
> Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2019 ots. 14, og. (15:19)):
>
>> Uste dut nik 2010ean plazaratu nuen gai bera dela ("Mezu hau eta
>> [xxxxxxx] eranskinak
>> <https://postaria.com/pipermail/itzul/2010-February/015916.html>"), eta
>> orduan (gu biok eta beste batzuk tartean) ondorio batera iritsi ginela:
>> "Mezu hau eta beronen eranskinak" edo (berretua erabili nahi ez bada) "Mezu
>> hau eta (honen) eranskinak".
>>
>> Foru legearena berdina da. Bide batez esateko, teknikoki ez da anafora
>> baizik deixia, oker ez banago, testua bera seinalatzen ari baikara:
>> "(idazten ari garen / irakurtzen ari zaren) *testu *HAU eta (*testu*)
>> hau garatzeko arauak" esaten ari gara,  "lege hau eta berau garatzeko
>> arauak",  "lege hau eta beronen garapen-arauak".
>>
>> Ni horretara iritsi nintzen behintzat...
>>
>> *Patxi Petrirena Altzuguren*
>>
>> [image: @itzulpenzerbitzua] <https://twitter.com/ElhuyarHizk>
>> <https://www.facebook.com/elhuyar.fundazioa?fref=ts>
>> [image: https://www.elhuyar.eus/info/sinadura/elh-hizkuntza.png]
>>
>> p.petrirena a bildua elhuyar.eus <itzulpenak a bildua elhuyar.eus>
>> tel.: 943363040 | luzp.: 216
>> @elhuyarItzulpen
>>
>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>>
>> *www.elhuyar.eus * <http://www.elhuyar.eus>
>>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>
>>
>> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
>> (2019 ots. 14, og. (14:24)):
>>
>>> Inork esango lidake mesedez zenbateraino jotzen den aginduzkotzat
>>> espresio anaforikoetan bigarren edo hirugarren graduko erakusleak
>>> soilik erabiltzea (hots, ez lehen gradukoak)?
>>>
>>> Izan ere, makina bat bider topo egina naiz honakoen moduko esaldiekin:
>>>
>>> - Foru lege *honetan *eta *haren *garapen arauetan ezarritako
>>> irizpideekin bat,... (gaztelaniaz: "de acuerdo con los criterios
>>> establecidos en la presente ley foral y su normativa de desarrollo")
>>> - Foru lege *honen *ondoreetarako, eta *haren *aplikazio-eremuan,...
>>> (gaztelaniaz: "a efectos de esta ley foral y dentro de su ámbito de
>>> aplicación")
>>>
>>> Ez daukat iritzi argirik anaforikoek erabili behar duten
>>> erakusle-graduari buruz. Baina bai iruditzen zait bitxikeria eta
>>> inkoherentzia galanta, perpaus beraren barruan erreferente berberaz aritzea
>>> bi gradu ezberdinetako erakusleak erabiliz.
>>>
>>> Inork ezer argitu ahalko balit, eskertuko nioke.
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>

-- 
*Oskar Arana Ibabe*
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190215/92b95c04/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago