[itzul] Zelan jarri honelakoak?
Txopi
txopi a bildua ikusimakusi.eus
Or, Urt 11, 20:20:45, CET 2019
Kaixo:
Nire seme-alabek "Bob Esponja medikuarenean" liburua daukate.
Barnean, orrialde bikoitzean, pertsonaia guztiak agertzen dira azpian
izena jarrita:
- Gari
- Bob Esponja
- Patrizio izar
- Olagardo Garro
- Plankton
- Karramarro jauna
- Kattalingorri
Beraz, izen guztiak euskaratu dituzte protagonistarena izan ezik.
Ondo izan,
Txopi.
19/1/11 20:05(e)an, kbiguri , ItzuL-en bidez igorleak idatzi zuen:
> Ume edo gurasoentzako testua bada, erdaraz utzi behar da, erdaraz ezagutzen dituztelako, ez ingelesez.
>
> Koldo Biguri
>
>> El 11 ene 2019, a las 18:49, Mikel Gartzia <mikelsgartzia a bildua gmail.com> escribió:
>>
>> Ingelesez "Spongebob" eta "PAW patrol" dira.
>>
>> Bob Belaki beharrean Belakibob zilegi da agian.
>>
>> Eta
>> paw
>>
>> /pɔː/
>>
>> en > eu
>> n. [of dog] hanka; [of lion, cat] atzapar
>> ...beraz hori itzultzeko ez dakit zer proposatu.
>>
>> Miren Josu Uriarte Olaeta <mjota40 a bildua hotmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2019 urt. 11, or. 18:41):
>>> Bob Esponja, La Patrulla canina eta horrelakoak bere horretan utziko zenituzkete ala Bob Belaki edo Txkurren patruila jarriko zenukete? Umeentzako marrazki bizidunak dira. Eskerrik asko
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago