[itzul] Zelan jarri honelakoak?
Joxe Mari Berasategi Zurutuza
jxmbezu a bildua gmail.com
Or, Urt 11, 21:13:35, CET 2019
Gabon, Miren Josu:
Nik itzuli egingo nituzke, Txopik aipatu duen ipuinaren bidetik,
ñabardura batekin: "esponja" ere bada euskara; izan ere, Txopik dio:
"Beraz, izen guztiak euskaratu dituzte protagonistarena izan ezik",
"Esponja" hitza jasota dago Euskaltzaindiaren hiztegian, "belaki"
hitzaren sinonimo; Orotarikoan ere badaude lekukotzak.
Euskaltzaindiaren hiztegia:
*esponja*
iz.Belakia./Esponja baino harroago/.
Orotarikoa:
esponja(AN-egüés-ilzarb-olza, Ae, Sal, R; Lcc, H (+ -ia)),
esponjea,espointxa,sponjia,espuña,espuntxa,ezponja, ezpoinia(Lar). Ref.:
VocPir354; Bon-Ond 142.
/*1.*/ Esponja. v. belaki.Hek bethe zezaten sponjia bat binagrez, eta
hisopoaren inguruan ezarririk, presenta ziezoten ahora. Lç Io 19, 29 (Dv
esponja; He belogi, LE arroki,Ol oragun, Ker belaki). v. tbn. en el
mismo contexto esponjeaen UskLiB42 y arroki edo esponjaen Lard 462. Goan
zen bat lausterka esponya bat minagrez bethetzerat. He Mc 15, 36. Haritu
zela itsas-afar gogortu edo esponja batekin mez-emalle zikinduaren burua
garbitzen ta jautzen. Mb IArgI 129. v. tbn. AR 192. Artu zizun esponja
bat. Samper Mt 27, 48. Eliza hortan da oraino ezponja edo harjoa
minagrean trenpaturik Jesusi Khurutzean eskaini ziotena. Ducq 378s. Artu
zuan Pernandok zaku aauundi bat, esponjaz bete-bete egin zuan, astoari
bizkar gañean jarri zion, eta...Muj PAm61. Ez arrua izan / esponjaren
gisan. Tx inImaz Auspoa24, 137. Gero bat, arin juanik, artu espuntxa edo
gauza arrokai bat eban...AG Euzk1930 (Abril), 336. Multzoka dira
bustitzen zelulak, esponja bat bezala, eta esponja bat bezala beren
huskinetarik hertzen. JE Med78. Enperadorea loriatua eta haren emaztia
espuña bezala hazia!Mendizabal GAlm1960, 40 (ap. DRA). Esponja baño
arrogo daude... / Oien ondoan zein bizi!MEIG I 41.
Ezertarako balio badizu...
Ondo izan,
Joxe Mari Berasategi
Gasteiz
Bob Esponjaesan dizun
11/01/2019 18:38(e)an, Miren Josu Uriarte Olaeta igorleak idatzi zuen:
> Bob Esponja, La Patrulla canina eta horrelakoak bere horretan utziko
> zenituzkete ala Bob Belaki edo Txkurren patruila jarriko zenukete?
> Umeentzako marrazki bizidunak dira. Eskerrik asko
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190111/fe4e16c7/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago