[itzul] Hizketa* datu-basea

Igor Odriozola Sustaeta igorodriozolasustaeta a bildua gmail.com
Lar, Urt 26, 16:03:32, CET 2019


Kaixo:

"Ahots datu-base" terminoak "hizketa datu-base"aren arazo berbera du;
alegia, hiru hitz eta bi elkarketako terminoa dela. Bi gidoi jarri beharko
lirateke orduan, edo lehen hitza beste modu batera lotu beharko litzateke.
Hortxe hasten da arazoa.

Bestalde, "speech" "ahots" gisa itzultzea ez da guztiz zuzena. Laburki
azaltzearren, "speech" hizketa da. Ahotsak ez du zertan mezu linguistikorik
izan; hizketak, aldiz, bai.

Beharbada ez dut ondo azaldu zein den nire galdera. Kontua ez da "hizketa"
ondo dagoen ala ez (Euskalterm-en "hizketa" da nagusi, "speech" sartuz
gero), baizik eta terminoaren eraketa.

Eskerrik asko, halere, Txopi.


Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2019 urt. 26,
lr. (15:44)):

> 19/1/26 14:41(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
> > Kaixo, ezin asmatuta nabil "speech database" terminoa euskaraz nola
> osatu.
> >
> > "Speech corpus" => "Hizketa-corpus" dakar Euskaltermek, baina,
> "datu-base"
> > erabiliz gero, nola osatuko zenukete terminoa: "Hizketako/ren/zko
> > datu-basea"? Izan ere, ez litzateke egokia izango "Hizketa datu-basea",
> > ezta? Ala horrelakoak ere egiten dira?
>
> "speech recognition" ahotsaren ezagutza bezala eman ohi da eta "speech
> to text" berriz ahotsetik testura. Beraz, "speech database" ahots
> datu-basea izan liteke?
>
> Ondo izan,
>
> --
> Txopi.
> http://ikusimakusi.eus/
> PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
> Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
>
>

-- 
-----------------------------------------
  *Igor Odriozola Sustaeta*
  Tel: +34 655 720 396
  48003, Bilbo
  Euskal Herria
-----------------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190126/c788ec55/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago