[itzul] Hizketa* datu-basea
Joxe Mari Berasategi Zurutuza
jxmbezu a bildua gmail.com
Lar, Urt 26, 17:04:49, CET 2019
Arratsalde on,
Eta "datutegi" erabilita?
Euskaltzaindiaren hiztegia:
datutegi
iz. Datu basea. /Euskararen terminologia-datutegia sarean izango da,
erabiltzaileen esku/.
*datu base, datu-base* /Inform./ Ezagutza-arlo jakin bati buruzko datuen
multzo egituratua. /Datu base honek aukera ugari emango dizkigu datuen
azterketa sakonagoa egiteko/.
Bestalde, mezu linguistikoarekin eta testuinguruaren arabera, "hizketa"
hitzaz gain, hor dira, besteak beste, berbeta, hizkera, mintzaira,
hizkuntza, mintzoa, lengoaia.
Ezertarako balio badizu,
Joxe Mari Berasategi
Gasteiz
26/01/2019 16:03(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
> Kaixo:
>
> "Ahots datu-base" terminoak "hizketa datu-base"aren arazo berbera du;
> alegia, hiru hitz eta bi elkarketako terminoa dela. Bi gidoi jarri
> beharko lirateke orduan, edo lehen hitza beste modu batera lotu
> beharko litzateke. Hortxe hasten da arazoa.
>
> Bestalde, "speech" "ahots" gisa itzultzea ez da guztiz zuzena. Laburki
> azaltzearren, "speech" hizketa da. Ahotsak ez du zertan mezu
> linguistikorik izan; hizketak, aldiz, bai.
>
> Beharbada ez dut ondo azaldu zein den nire galdera. Kontua ez da
> "hizketa" ondo dagoen ala ez (Euskalterm-en "hizketa" da nagusi,
> "speech" sartuz gero), baizik eta terminoaren eraketa.
>
> Eskerrik asko, halere, Txopi.
>
>
> Hau idatzi du Txopi (txopi a bildua ikusimakusi.eus) erabiltzaileak (2019 urt.
> 26, lr. (15:44)):
>
> 19/1/26 14:41(e)an, Igor Odriozola Sustaeta igorleak idatzi zuen:
> > Kaixo, ezin asmatuta nabil "speech database" terminoa euskaraz
> nola osatu.
> >
> > "Speech corpus" => "Hizketa-corpus" dakar Euskaltermek, baina,
> "datu-base"
> > erabiliz gero, nola osatuko zenukete terminoa: "Hizketako/ren/zko
> > datu-basea"? Izan ere, ez litzateke egokia izango "Hizketa
> datu-basea",
> > ezta? Ala horrelakoak ere egiten dira?
>
> "speech recognition" ahotsaren ezagutza bezala eman ohi da eta "speech
> to text" berriz ahotsetik testura. Beraz, "speech database" ahots
> datu-basea izan liteke?
>
> Ondo izan,
>
> --
> Txopi.
> http://ikusimakusi.eus/
> PGP public key: http://ikusimakusi.eus/pub/2016/txopi.asc
> Fingerprint: 7CD9 E763 999C 85ED FB28 E5A0 0C80 F38E 0336 69EE
>
>
>
> --
> -----------------------------------------
> *Igor Odriozola Sustaeta*
> Tel: +34 655 720 396
> 48003, Bilbo
> Euskal Herria
> -----------------------------------------
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190126/09f331de/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago