[itzul] Ele bitan

Alberto Martínez de la Cuadra albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
As, Urt 29, 11:18:12, CET 2019


Fernando:
Hona hemen arrasto bat:
http://www.erabili.eus/zer_berri/muinetik/1066735279
Elebitan
2003-10-29 / 07:11 / Ibon Sarasola       HIZKUNTZA
Nonahi ikus daiteke gaur egun, baita *Berria* egunkarian ere. Harrigarriki,
nire ustez bederen. Zeren, zer da *–tan* deklinabide atzizkia eransten
zaion *elebi* hori?
*Elebitasun*, *ele* eta *bitasun*-en elkartzetik sortu zen, lehenagoko
*elebitza*-ri lekua kenduz, eta erabileraren poderioz hitz bakarrera bildu
zen. *Elebidun* ere bide beretik sortu zen (bada adibide bat Orotariko
Euskal Hiztegian *ele-bi-dun* idazkeraz). Kasu bietan hitz elkarketaren edo
eratorketaren munduan ari gara. Eta nik bederen ez dut ezer, hainbat autore
onen erabilerak zilegiztatzen dituen bi hitzon kontra.
*Elebitan*-en kasua besterik da: honetan deklinabide atzizki batez ari
gara, eta euskaraz *ele bitan* -edo *ele bietan*, testuingurua zein den-
behar luke. Eta euskara normalago batean, *bi hizkuntzatan* edo *bi
hizkuntzetan*, edo *euskaraz eta erdaraz* edo nahi dena.
Baina, ez naiz hain inozoa, badute azken esapide hauek jatorrizko bekatu
bat: ez direla gure artean jaun eta jabe den *en bilingüe* esapidearen
klonikoak. Beste hitz batzuetan esanda, ez direla mendean gauzkan erdararen
behar bezain morroi.
(IBON SARASOLA hizkuntzalaria eta euskaltzaina da)

Alberto

>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190129/9825cd34/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago