[itzul] Txomineneko?

Rezola Clemente, Martín martin-rezola a bildua ivap.eus
As, Uzt 23, 09:20:37, CEST 2019


Arraroa egiten zait Ñ hori. Euskaltzaindiak araututa duenez “Txomin” pertsona izena, N-duna espero nuen.

Bestalde, EBE Euskara Batuaren Eskuliburuan agertzen da, adibide gisa:

enea
MedikuaRENEAn, JudasENEAn... esaten dugu alditan medikuaREN etxeAN/kontsultaN, JudasEN etxEAn esan ordez. Hortik sortua da atzizkia, etxeak izendatzeko erabiltzen dena (-enea = etxea balitz bezala): Arotzenea, Txominenea, Ajuriaenea, Kristinaenea, Jakesenea... Parekoak ditu -rena eta -koa atzizkiak ere, esanahi berarekin: Tomasenea, Tomasena edo Tomaskoa; Andresenea, Andresena, Andreskoa, Andrestegi...

Bukaerako -a artikulua denez, galdu egiten dute lekuzko kasuetan: Ajuriaeneko (*AjuriaeneAko), Ajuriaenetik (*AjuriaeneAtik); Tomasenetik (*TomaseneAtik), Tomasenekora (*TomasenekoAra)... (→ izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak<https://www.euskaltzaindia.eus/component/ebe/?view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&id=871>)

-enea atzizkiaren ordaina da Nafarroako alderdi batean eta Iparraldeko zenbait lekutan -baita atzizkia (fr: chez). Leku-atzizkiekin, etxeren sinonimoa da, Euskaltzaindiaren Hiztegian esaten denez: Aritzabaita, Elorriabaita, Pierrebaita, Bixentebaita, Gartziabaita...

Aldeak alde eta moldeak molde (-enea, -koa, -rena, -baita, -tegi), egun erabili nahi izanez gero, euskalkiko eta inguruko izenen arabera jokatzea da beti bidezkoena; lekuan lekuko erabilerari ematea lehentasuna.

Izen propioak diren neurrian, denak elkarturik idaztea da ohitura estandarra (Ajuriaenea, Kristinaenea...).


[cid:image002.jpg a bildua 01D2BCE0.C45337D0]

Martin Rezola Clemente
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala
945017655
http://www.ivap.euskadi.eus<http://www.ivap.euskadi.eus/>
mailto: martin-rezola a bildua ivap.eus<mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus>
© 2011 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco





Hemendik: Juan Luis Zabala <jaulis62 a bildua gmail.com>
Bidaltze-data: 2019(e)ko uztaila 23, asteartea 09:11
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Txomineneko?

Hala izango da, Ales, ez dut ezetz esaten.

Baina Euskaltzaindiaren erabaki hori non ikus daiteke?

Nik bilatu izan dudanetan ez du ezer aurkitu.

Eskerrik asko,

Juan Luis Zabala
jaulis62 a bildua gmail.com<mailto:jaulis62 a bildua gmail.com>
619578073



El mar., 23 de jul. de 2019 a la(s) 09:04, Ales Bengoetxea (Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus<mailto:Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus>) escribió:
Egun on:

Euskaltzaindiak emandako arauzko forma Txomiñenea da. Hortik Txomiñeneko, Txomiñenera, Txomiñenetik eta abar.

Kontua da Donostiako Hirigintza Antolatzeko Plan Orokorrean normalizatu gabeko toponimia erabili zutela eta hortik dator endredua.

Azen ontzeko, azken urteetan, hirugarren aldaera bat zabaltzen hasi da: Txomin. Gaitz sakonago baten sintoma da, hala nola: Konsti, Trini, Tibur, Fermin...


2017ko urriaren 26an, Txomiñenea auzo berrituaren kale izendegi ofiziala onetsi zuen Donostiako Udalbatzak, eta kale izen berrien artean, "Txomiñenea ibai parkea" ageri da.


Ondo izan.


Ales Bengoetxea
[cid:image003.jpg a bildua 01D54137.B9100820][cid:image004.jpg a bildua 01D54137.B9100820]
943483759
ales_bengoetxea a bildua donostia.eus<mailto:ales_bengoetxea a bildua donostia.eus> - www.donostia.eus<http://www.donostia.eus/>



Nork:        "Juan Luis Zabala" <jaulis62 a bildua gmail.com<mailto:jaulis62 a bildua gmail.com>>
Nori:        "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Data:        22/07/2019 15:20
Gaia:        Re: [itzul] Txomineneko?
________________________________



Txomin Eneko

El lun., 22 de jul. de 2019 a la(s) 15:04, Rezola Clemente, Martín (martin-rezola a bildua ivap.eus<mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus>) escribió:

Nongo: Txomineneko, Txomineneako, Txomin Ene(a)ko… (?)



Nik lehendabizikoa jarriko nuke, baina eskertuko nuke donostiarren iritzia.



Eskerrik asko.


[cid:image002.jpg a bildua 01D2BCE0.C45337D0]

Martin Rezola Clemente
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala
945017655
http://www.ivap.euskadi.eus<http://www.ivap.euskadi.eus/>
mailto: martin-rezola a bildua ivap.eus<mailto:martin-rezola a bildua ivap.eus>
© 2011 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco





-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/40adf660/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: image003.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/40adf660/attachment-0004.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: image004.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/40adf660/attachment-0005.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image007.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2743 bytes
Azalpena: image007.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/40adf660/attachment-0006.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image008.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2614 bytes
Azalpena: image008.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/40adf660/attachment-0007.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago