[itzul] Txomineneko?

Ales Bengoetxea Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus
As, Uzt 23, 09:59:21, CEST 2019


Kaixo, Martin:

Ez da kasu bakarra.  Arauzko izenen artean honakoak ere ageri dira, 
adibidez: Buztiñerreka, Gaiñaundi, Kataliñenea, Maisumartiñenea, 
Ordaiñekoa, Pelegriñenea...

Eta beste sail batean: Arraungillieta, Boltsagillenea, Konfitegillenea, 
Zillargillenea...

Ondo izan.

Ales Bengoetxea

943483759
ales_bengoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus



Nork:   "Rezola Clemente, Martín" <martin-rezola a bildua ivap.eus>
Nori:   "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Data:   23/07/2019 09:21
Gaia:   Re: [itzul] Txomineneko?



Arraroa egiten zait Ñ hori. Euskaltzaindiak araututa duenez “Txomin” 
pertsona izena, N-duna espero nuen.
 
Bestalde, EBE Euskara Batuaren Eskuliburuan agertzen da, adibide gisa:
 
enea 
MedikuaRENEAn, JudasENEAn... esaten dugu alditan medikuaREN etxeAN/
kontsultaN, JudasEN etxEAn esan ordez. Hortik sortua da atzizkia, etxeak 
izendatzeko erabiltzen dena (-enea = etxea balitz bezala): Arotzenea, 
Txominenea, Ajuriaenea, Kristinaenea, Jakesenea... Parekoak ditu -rena eta 
-koa atzizkiak ere, esanahi berarekin: Tomasenea, Tomasena edo Tomaskoa; 
Andresenea, Andresena, Andreskoa, Andrestegi...
 
Bukaerako -a artikulua denez, galdu egiten dute lekuzko kasuetan: 
Ajuriaeneko (*AjuriaeneAko), Ajuriaenetik (*AjuriaeneAtik); Tomasenetik (
*TomaseneAtik), Tomasenekora (*TomasenekoAra)... (→ izen berezi 
artikuludunak eta a itsatsidunak)
 
-enea atzizkiaren ordaina da Nafarroako alderdi batean eta Iparraldeko 
zenbait lekutan -baita atzizkia (fr: chez). Leku-atzizkiekin, etxeren 
sinonimoa da, Euskaltzaindiaren Hiztegian esaten denez: Aritzabaita, 
Elorriabaita, Pierrebaita, Bixentebaita, Gartziabaita...
 
Aldeak alde eta moldeak molde (-enea, -koa, -rena, -baita, -tegi), egun 
erabili nahi izanez gero, euskalkiko eta inguruko izenen arabera jokatzea 
da beti bidezkoena; lekuan lekuko erabilerari ematea lehentasuna.
 
Izen propioak diren neurrian, denak elkarturik idaztea da ohitura 
estandarra (Ajuriaenea, Kristinaenea...).
 
 


Martin Rezola Clemente
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala 
945017655
http://www.ivap.euskadi.eus
mailto: martin-rezola a bildua ivap.eus
© 2011 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
 
 
 
 
Hemendik: Juan Luis Zabala <jaulis62 a bildua gmail.com> 
Bidaltze-data: 2019(e)ko uztaila 23, asteartea 09:11
Hona: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Gaia: Re: [itzul] Txomineneko?
 
Hala izango da, Ales, ez dut ezetz esaten.
 
Baina Euskaltzaindiaren erabaki hori non ikus daiteke?
 
Nik bilatu izan dudanetan ez du ezer aurkitu.
 
Eskerrik asko,
 
Juan Luis Zabala
jaulis62 a bildua gmail.com
619578073
 
 
 
El mar., 23 de jul. de 2019 a la(s) 09:04, Ales Bengoetxea (
Ales_Bengoetxea a bildua donostia.eus) escribió:
Egun on: 

Euskaltzaindiak emandako arauzko forma Txomiñenea da. Hortik Txomiñeneko, 
Txomiñenera, Txomiñenetik eta abar. 

Kontua da Donostiako Hirigintza Antolatzeko Plan Orokorrean normalizatu 
gabeko toponimia erabili zutela eta hortik dator endredua. 

Azen ontzeko, azken urteetan, hirugarren aldaera bat zabaltzen hasi da: 
Txomin. Gaitz sakonago baten sintoma da, hala nola: Konsti, Trini, Tibur, 
Fermin... 


2017ko urriaren 26an, Txomiñenea auzo berrituaren kale izendegi ofiziala 
onetsi zuen Donostiako Udalbatzak, eta kale izen berrien artean, 
"Txomiñenea ibai parkea" ageri da. 


Ondo izan. 


Ales Bengoetxea 

943483759 
ales_bengoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus 



Nork:        "Juan Luis Zabala" <jaulis62 a bildua gmail.com> 
Nori:        "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com> 
Data:        22/07/2019 15:20 
Gaia:        Re: [itzul] Txomineneko? 




Txomin Eneko 

El lun., 22 de jul. de 2019 a la(s) 15:04, Rezola Clemente, Martín (
martin-rezola a bildua ivap.eus) escribió: 
Nongo: Txomineneko, Txomineneako, Txomin Ene(a)ko… (?) 
 
Nik lehendabizikoa jarriko nuke, baina eskertuko nuke donostiarren 
iritzia. 
 
Eskerrik asko. 
 


Martin Rezola Clemente
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala 
945017655
http://www.ivap.euskadi.eus
mailto: martin-rezola a bildua ivap.eus
© 2011 Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco
 
 


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/a5d9aa36/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/a5d9aa36/attachment-0006.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/a5d9aa36/attachment-0007.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2743 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/a5d9aa36/attachment-0008.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/a5d9aa36/attachment-0009.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/a5d9aa36/attachment-0010.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ez dago erabilgarri
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2614 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190723/a5d9aa36/attachment-0011.jpe>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago