[itzul] Sin perjuicio de
Mikel Gartzia
mikelsgartzia a bildua gmail.com
Ost, Uzt 24, 14:15:32, CEST 2019
*"Eragozpen" erabilgarria iruditu zait niri:*
*Lanbideko isiltasuna betetzeko betebeharra du, bere lanpostuagatik
ezagutzen dituen gaiei dagokienez orohar, hori eragozpen izan gabe
Zigor Kodeak ezarritako erantzukizun penalentzat.*
· *Horrenbestez, behin-behineko likidazioa egiten da, Zergen Foru
Arau Orokorrak xedatutakoari jarraituz, eragozpen izan gabe gerora egin
litezkeen jarduketen ondorioz bestelako emaitza izateko.*
Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen (2019
uzt. 24, az. 05:41):
> Egia da "sin perjuicio de" horrek bidea ematen duela modu askotako
> parafrasien bidez itzulpena egiteko.
>
> Baina, azken adibideari helduz, uste dut garrantzitsua dela itzultzailea
> kontziente izatea ez duela efektu bera sortzen "sin perjuicio de"
> espresioaren ordez esaldi oso bat erabiltzeak (Sin perjuicio de=dena den,
> horrek ez du eragozten). Euskarazko bertsio hori gaztelaniazkoa baino
> astunagoa eta horregatik deserosoagoa izateaz gain, euskarazkoan enfasia
> eta esanahia bera aldatu egiten dira.
>
> Ezen gaztelaniazkoak, perpaus nagusi bakar batekin, dio:
>
> Se practica liquidación provisional
>
> - al amparo de...
>
> - sin perjuicio del...
>
> Euskarazkoan, ordea, bi perpaus koordinatu daude. Adbertsatiboetan ohi
> denez, enfasia bigarrenean erortzen da.
>
> Eta, gainera, gaztelaniazkoak dio geroko jarduketak edozein direla ere,
> horiekiko axolarik gabe egiten dela behin-behineko likidazioa. Hots, geroko
> jarduketa horiek ez dutela eraginik izango likidazioaren egin behar
> horretan ("se practica liquidación provisional... sin perjuicio de").
> Euskarazkoan, ordea, alderantziz esaten da: likidazioak ez duela eragingo
> (zehazki, "ez duela eragotziko") "bestelako emaitza izatea" (eta ez dakit
> euskarazkoak ez ote duen interpretazio horretan askatasun handiegirik
> hartzen).
>
> Nire ustez, egokiagoa da "gorabehera" postposizioa:
> Sin perjuicio de cualquier daño = edozein kalte gorabehera
>
> Esanahi aldetik ere, "sin perjuicio de" espresioa ez da garbiki
> adbertsatiboa; badauka "hala ere"ren esanahia, baina halaber esan nahi du
> "edozein dela/direla ere", "kontuan hartu gabe", "Xrekiko axolarik gabe".
> Alde horretatik ere, "gorabehera" postposizioa egokiago ikusten dut.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
>
> Hau idatzi du AZKARATE PEREZ, Mikel Gotzon (mazkarate a bildua gipuzkoa.eus)
> erabiltzaileak (2019 uzt. 24, az. (09:10)):
>
>> Badira "kalterik gabe" esamoldearen pareko beste aukera batzuk,
>> gaztelaniazko "sin perjuicio de" esamoldearen esanahietako batzuk
>> adierazteko. Hona hemen adibide batzuk (“hala ere” eta “eragotzi”):
>>
>>
>>
>> · *Cumplir el deber de sigilo profesional respecto a los asuntos
>> que conozca por razón de su puesto de trabajo, todo ello sin perjuicio de
>> las responsabilidades penales establecidas en el Codigo Penal.*
>>
>> · *Orobat du betebeharra lanbideko isiltasuna betetzekoa, bere
>> lanpostuagatik ezagutzen dituen gaiei dagokienez. Hala ere (dena dela...),
>> Zigor Kodeak ezarritako erantzukizun penalak izan ditzake.*
>>
>>
>>
>> · *En consecuencia, se practica liquidación provisional, al
>> amparo de lo dispuesto en la Norma Foral General Tributaria, sin perjuicio
>> del resultado que se derive de actuaciones posteriores.*
>>
>> · *Horrenbestez, behin-behineko likidazioa egiten da, Zergen
>> Foru Arau Orokorrak xedatutakoari jarraituz. Dena den, horrek ez du
>> eragozten gerora egin litezkeen jarduketen ondorioz bestelako emaitza
>> izatea.*
>>
>>
>>
>> ---
>>
>> Mikel Azkarate
>>
>> Gipuzkoako Foru Aldundia
>>
>>
>>
>>
>>
>> -----Jatorrizko mezua-----
>> From: fernando.rey a bildua unavarra.es [mailto:fernando.rey a bildua unavarra.es]
>> Sent: martes, 23 de julio de 2019 21:31
>> To: ItzuL
>> Subject: Re: [itzul] Sin perjuicio de
>>
>>
>>
>> Irudipena dut "-ren kalterik gabe" esamoldea, asko zabaldu bada ere, ez
>>
>> dela oso gardena.
>>
>>
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190724/9bf99357/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago