[itzul] Sin perjuicio de

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Uzt 24, 13:40:47, CEST 2019


Egia da "sin perjuicio de" horrek bidea ematen duela modu askotako
parafrasien bidez itzulpena egiteko.

Baina, azken adibideari helduz, uste dut garrantzitsua dela itzultzailea
kontziente izatea ez duela efektu bera sortzen "sin perjuicio de"
espresioaren ordez esaldi oso bat erabiltzeak (Sin perjuicio de=dena den,
horrek ez du eragozten). Euskarazko bertsio hori gaztelaniazkoa baino
astunagoa eta horregatik deserosoagoa izateaz gain, euskarazkoan enfasia
eta esanahia bera aldatu egiten dira.

Ezen gaztelaniazkoak, perpaus nagusi bakar batekin, dio:

Se practica liquidación provisional

- al amparo de...

- sin perjuicio del...

Euskarazkoan, ordea, bi perpaus koordinatu daude. Adbertsatiboetan ohi
denez, enfasia bigarrenean erortzen da.

Eta, gainera, gaztelaniazkoak dio geroko jarduketak edozein direla ere,
horiekiko axolarik gabe egiten dela behin-behineko likidazioa. Hots, geroko
jarduketa horiek ez dutela eraginik izango likidazioaren egin behar
horretan ("se practica liquidación provisional... sin perjuicio de").
Euskarazkoan, ordea, alderantziz esaten da: likidazioak ez duela eragingo
(zehazki, "ez duela eragotziko") "bestelako emaitza izatea" (eta ez dakit
euskarazkoak ez ote duen interpretazio horretan askatasun handiegirik
hartzen).

Nire ustez, egokiagoa da "gorabehera" postposizioa:
Sin perjuicio de cualquier daño = edozein kalte gorabehera

Esanahi aldetik ere, "sin perjuicio de" espresioa ez da garbiki
adbertsatiboa; badauka "hala ere"ren esanahia, baina halaber esan nahi du
"edozein dela/direla ere", "kontuan hartu gabe", "Xrekiko axolarik gabe".
Alde horretatik ere, "gorabehera" postposizioa egokiago ikusten dut.

Xabier Aristegieta




Hau idatzi du AZKARATE PEREZ, Mikel Gotzon (mazkarate a bildua gipuzkoa.eus)
erabiltzaileak (2019 uzt. 24, az. (09:10)):

> Badira "kalterik gabe" esamoldearen pareko beste aukera batzuk,
> gaztelaniazko "sin perjuicio de" esamoldearen esanahietako batzuk
> adierazteko. Hona hemen adibide batzuk (“hala ere” eta “eragotzi”):
>
>
>
> ·         *Cumplir el deber de sigilo profesional respecto a los asuntos
> que conozca por razón de su puesto de trabajo, todo ello sin perjuicio de
> las responsabilidades penales establecidas en el Codigo Penal.*
>
> ·         *Orobat du betebeharra lanbideko isiltasuna betetzekoa, bere
> lanpostuagatik ezagutzen dituen gaiei dagokienez. Hala ere (dena dela...),
> Zigor Kodeak ezarritako erantzukizun penalak izan ditzake.*
>
>
>
> ·         *En consecuencia, se practica liquidación provisional, al
> amparo de lo dispuesto en la Norma Foral General Tributaria, sin perjuicio
> del resultado que se derive de actuaciones posteriores.*
>
> ·         *Horrenbestez, behin-behineko likidazioa egiten da, Zergen Foru
> Arau Orokorrak xedatutakoari jarraituz. Dena den, horrek ez du eragozten
> gerora egin litezkeen jarduketen ondorioz bestelako emaitza izatea.*
>
>
>
> ---
>
> Mikel Azkarate
>
> Gipuzkoako Foru Aldundia
>
>
>
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> From: fernando.rey a bildua unavarra.es [mailto:fernando.rey a bildua unavarra.es]
> Sent: martes, 23 de julio de 2019 21:31
> To: ItzuL
> Subject: Re: [itzul] Sin perjuicio de
>
>
>
> Irudipena dut "-ren kalterik gabe" esamoldea, asko zabaldu bada ere, ez
>
> dela oso gardena.
>
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190724/3165f5b4/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago