[itzul] "ajenidad" hitza nola itzuli
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Eka 28, 13:31:49, CEST 2019
Nik ez dakit itzultzaileok batzuetan intsumisiorako joera gehiegizkoa dugun
ala ez. Argigarriagoa iruditzen zait kasu zehatzez aritzea, esaldi
orokorren ordez.
Eta, kasu honetan, uste dut "intsumisioa" adituen artetik bertatik hasten
dela: justizia.eus -eko "inorentasun" horren aurrez aurre, Euskaltermeko
adituek (horiek ere adituak izango dira, ezta?) "besterentasun" ematen
dute... 4. ponderazio-markarekin. Adituen arteko hierarkia ezarri beharko.
Nolanahi dela ere, aditu izatea garrantzitsua da ez bakarrik
terminología-erabakiak hartzeko, baizik eta itzulpenak egiteko ere. Alde
horretatik, itzultzaile aditua erraz asko konturatuko da gaztelaniazko
"ajeno" aplika dakiekeela bai gauzei ("cosas ajenas", eta hortik "la
ajenidad de las cosas") bai pertsonei ("un juez ajeno a los intereses de
las partes", eta hortik "la ajenidad del juez"). Eta itzultzaile aditua,
agian, konturatuko da "gauzen besterentasuna/inorentasuna" primeran esan
daitekeela euskaraz, baina ez, ordea, "pertsona baten
besterentasuna/inorentasuna".
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea) (
ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es) erabiltzaileak (2019 eka. 28, or.
(13:23)):
> Kasu honetan, esango nuke justizia.net-eko “ajenidad” hori beste
> “ajenidad” bat dela. Beraz, “inorentasun” hori ez erabiltzea ez litzateke
> (adituen) arrastotik ateratzea, nolabait esatearren.
>
> Edonola ere, ez naiz esaten ari terminologian (eta beste hizkuntza kontu
> batzuetan) ez denik arrastotik atera behar (are gutxiago ez denik iritzirik
> eman behar), baina uste dut intsumisiorako joera gehiegizkoa dugula
> batzuetan itzultzaileok.
>
> Ander
>
>
>
>
>
> *De:* karlos del_olmo [mailto:karlos_del_olmo a bildua donostia.eus]
> *Enviado el:* viernes, 28 de junio de 2019 13:06
> *Para:* ItzuL
> *Asunto:* Re: [itzul] "ajenidad" hitza nola itzuli
>
>
>
> Ez dago zer bakaturik, jakina. Eskubide osoa duzu iritzia azaltzeko,
> baina horrek ez du aldatuko terminologia alor bakoitzeko adituek
> jorratzea.
>
> *karlos del_olmo*
>
> 943483474
> karlos_del_olmo a bildua donostia.eus - www.donostia.eus
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190628/54a9cf71/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190628/54a9cf71/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190628/54a9cf71/attachment-0003.jpg>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago