[itzul] normas APLICABLES

Fernando Rey fernando.rey a bildua unavarra.es
As, Mar 26, 07:49:02, CET 2019


Konforme, erabat, Xabierrekin.

"Aplikatzekoak diren arauak" jartzen dut nik.

Ederki dakit "aplikagarri" jartzen dela erosoena, automatismoak 
bultzatuta, baina Euskaltzaindiak "aplikagarri" onartzen badu ere, duda 
handiak ditut haietako asko egokiak ote diren gaztelaniazko "ble" horren 
ordain gisara, "betegarri" ez baita "llenable" edo "cumplible" baizik 
eta betetzen duena, aktiboa alegia. Oxidagarria ez da "oxidable", baizik 
eta "oxidante"...

Ongi pasa eguna.
Fernando Rey



El 25/03/2019 a las 20:31, Xabier Aristegieta escribió:
> Gaztelaniazko testu juridikoetan izugarri erabiltzen da espresio hori: 
> "las normas aplicables al régimen de bienes del matrimonio", "las 
> normas aplicables del derecho internacional", "las normas aplicables a 
> este contrato", "legislación aplicable", eta abar, eta abar.
>
> Kontua da askotan eta askotan ikusten dudala espresio hori 
> "aplikatu/aplikatzen AHAL diren arauak" espresioaren bidez 
> euskaratuta, halako inertzia batez-edo (ziur nago  behin baino 
> gehiagotan eroria naizela inertzia horren atzaparretan).
>
> Baina, egiazki, gehien-gehien-gehienetan, "normas aplicables"en 
> esanahia da "normas QUE HAY QUE APLICAR". Horrela, "legislación 
> aplicable" EZ da "legislación que se puede aplicar o no". Ez zaio hor 
> aukerari inolako tokirik uzten. "Normas aplicables a este contrato" ez 
> da "normas que puedes elegir aplicar o no a este contrato", baizik 
> eta "normas a aplicar a este contrato" (oker ez banago, gaztelaniazko 
> "a + infinitiboa" egitura galizismotzat baztertu da edo baztertu nahi 
> izan da, baina tira).
>
> Horrela, ba, kasu gehienetarako, "normas aplicables a X" = "Xri 
> aplikatu beharreko/aplikatzekoak diren arauak" (edo ildo horretako 
> beste espresio bat).
>
>
> Xabier Aristegieta
-- 

Fernando Rey Escalera
Jefe de Sección - Atalburua
Sección Técnica de Euskera - Euskararako Atal Teknikoa
Arrosadia (Edif. Sóforas / Soforak eraik.) 31006 Pamplona/Iruñea
*Universidad Pública de Navarra | Nafarroako Unibertsitate Publikoa*
+34 948 16 9027
fernando.rey a bildua unavarra.es <mailto:fernando.rey a bildua unavarra.es>
Web <http://www.unavarra.es> | Facebook 
<http://www.facebook.com/upnauniversidad> | Twitter 
<http://twitter.com/#!/UNavarra>

-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190326/99c93c15/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: afddpkemcdmcbkce.jpeg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 2792 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190326/99c93c15/attachment-0001.jpeg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago