[itzul] ¿Te has pesado?

Diez de Ultzurrun, Periko ultzu a bildua parlamento.eus
Or, Mar 29, 11:39:29, CET 2019


Betze esamolde bat:

‘Ibai-ertz’ kronikagile gogoangarriak izkiriatu bezala (gutxi gorabehera):

“Hemen, argalean pijo….. nolaz eta ezbeharrez lehenago garbitzen ezkeran…”

From: Diez de Ultzurrun, Periko [mailto:ultzu a bildua parlamento.eus]
Sent: ostirala, 2019.eko martxoak 29 11:13
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ¿Te has pesado?

Gogoan izan dezagun.
Toponimian berean, badira etsenplu batzuk:
“Andres Bota Zeneko Barga”

Ez omen dago jakiterik zer egin zuen Andres urrikalgarriak, bere buruaz bertze ala erori…

Barrankesen artean “bota” eta “erori” sinonimo izan daitezkeelako.

From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
Sent: ostirala, 2019.eko martxoak 29 10:57
To: ItzuL
Subject: Re: [itzul] ¿Te has pesado?

Bestela, espekulatzen hasita, uste dut komeni dela kontuan hartzea "garbitu naiz" zein "bota naiz" ez liratekeela anbiguoak, baina, hirugarren pertsonan bai noski, adiera arrunta ez baita bihurkaria: "garbitu da" (berez), "bota dira" (inpertsonala)...

Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com<mailto:juangarzia a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2019 mar. 29, or. (10:50)):
OEHn, BOTA era horretan erabiltzen den adibide bakanetan, esanahia "norbait erori" da, eta ez "norbaitek bere burua bota":


[https://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]11. (G-nav, AN-gulina-5vill, B, BN-lab-ciz, S). Ref.: EI 267; Iz Als; Gte Erd 66, 67, 69. (Intrans.). Caerse. "Bota in da, se ha caído" Iz Als. "Kaderan gileko aldera bota zen (B); se cayó hacia atrás, gilen gañera bota zen (B)" Gte Erd 67. "Aurra bulkatu du ta bota da (B)" Ib. 69. [https://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif] Baserreka beiti ondoraño juan zen, emen bota an itzulipurdi; alde guzietarik joa, ubeldua, larrutua eta ezindua. FIr 147. An ikasi zuen, bere laguna gaizki zauritua bide madarikatu artan bota zela. 148.

Hau idatzi du koro navarro (navarro.koro a bildua gmail.com<mailto:navarro.koro a bildua gmail.com>) erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (22:09)):
Guk (gure familian-edo):
Pisatu zara? (Orotarikoan bada halakoren bat)
eta
Bota zaitez igerilekura (Bota zure/zeure burua igerilekura suizidatzeko da).
Guretzat zeure burua esatea gauza nabarmena da, alegia, ez da espainolezko erreflexiboaren ordain automatikoa. Garbitu esate baterako: Euskaltzaindiaren hiztegian, du/da aditza. Eta adibidea: Garbi zaitez iturrian

El jue., 28 mar. 2019 a las 13:15, Xabier Aristegieta (<allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>) escribió:
Pisatzeko balantzara ere salto egiten duzue?

Xabier Aristegieta


Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus) erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:08)):
Hor ez dago zalantzarik niretzat; piszinara salto egin besterik ez dugu esaten.

Pello Goikoetxea
[cid:image001.jpg a bildua 01D4E624.115B1520][cid:image002.jpg a bildua 01D4E624.115B1520]
943483472
pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus<http://www.donostia.eus/>



Nork:        "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>
Nori:        "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Data:        28/03/2019 13:05
Gaia:        Re: [itzul] ¿Te has pesado?
________________________________


"Piszinara, salto egin", bai. Edo "zoaz piszinara". Edo "zatoz piszinara". Edo "murgildu zaitez piszinan".

Izan ere, modu asko daude zalantza sortzen digun horretatik ihes egiteko.

Baina nik zalantzari heldu nahi nion.

Xabier Aristegieta



Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus) erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:02)):
Piszinara salto egin. Egin ezan/k salto piszinara.


Pello Goikoetxea
Errorea! Ez da fitxategi-izenik adierazi.Errorea! Ez da fitxategi-izenik adierazi.
943483472
pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus<http://www.donostia.eus/>



Nork:       "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>
Nori:       "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
Data:       28/03/2019 12:59
Gaia:       [itzul] ¿Te has pesado?
________________________________



Nola esaten duzue hori?

  *   Pisatu zara?
  *   Pisatu duzu zure burua?



Nola esango zenukete "¡tírate a la piscina!"?

  *   Bota zaitez igerilekura!
  *   Bota ezazu zure burua igerilekura!



Ezen, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, pisatu eta bota aditzek NOR-NORK aditz-laguntzailea besterik ez dute onartzen...


Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/3d52b3a1/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: image001.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/3d52b3a1/attachment-0002.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: image002.jpg
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/3d52b3a1/attachment-0003.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago