[itzul] ¿Te has pesado?
JULEN MAIA
julian.maia a bildua ehu.eus
Or, Mar 29, 17:41:48, CET 2019
Niri aski naturala egiten zait "pisatu naiz" eta holakoak erratea.
"Garbi hadi!" eta holakoak ere berdin. Eta oker ez banaiz honelakoak
ere bai: "hura akzidentin garbitu zen", "hil" erran nahi delarik.
Julian
"Diez de Ultzurrun, Periko" <ultzu a bildua parlamento.eus> escribió:
> Gogoan izan dezagun.
> Toponimian berean, badira etsenplu batzuk:
> “Andres Bota Zeneko Barga”
>
> Ez omen dago jakiterik zer egin zuen Andres urrikalgarriak, bere
> buruaz bertze ala erori…
>
> Barrankesen artean “bota” eta “erori” sinonimo izan daitezkeelako.
>
> From: Juan Garzia Garmendia [mailto:juangarzia a bildua gmail.com]
> Sent: ostirala, 2019.eko martxoak 29 10:57
> To: ItzuL
> Subject: Re: [itzul] ¿Te has pesado?
>
> Bestela, espekulatzen hasita, uste dut komeni dela kontuan hartzea
> "garbitu naiz" zein "bota naiz" ez liratekeela anbiguoak, baina,
> hirugarren pertsonan bai noski, adiera arrunta ez baita bihurkaria:
> "garbitu da" (berez), "bota dira" (inpertsonala)...
>
> Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia
> (juangarzia a bildua gmail.com<mailto:juangarzia a bildua gmail.com>) erabiltzaileak
> (2019 mar. 29, or. (10:50)):
> OEHn, BOTA era horretan erabiltzen den adibide bakanetan, esanahia
> "norbait erori" da, eta ez "norbaitek bere burua bota":
>
>
> [https://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/erronboa.gif]11.
> (G-nav, AN-gulina-5vill, B, BN-lab-ciz, S). Ref.: EI 267; Iz Als;
> Gte Erd 66, 67, 69. (Intrans.). Caerse. "Bota in da, se ha caído" Iz
> Als. "Kaderan gileko aldera bota zen (B); se cayó hacia atrás, gilen
> gañera bota zen (B)" Gte Erd 67. "Aurra bulkatu du ta bota da (B)"
> Ib. 69.
> [https://www.euskaltzaindia.eus/images/stories/oeh/izarra.gif]
> Baserreka beiti ondoraño juan zen, emen bota an itzulipurdi; alde
> guzietarik joa, ubeldua, larrutua eta ezindua. FIr 147. An ikasi
> zuen, bere laguna gaizki zauritua bide madarikatu artan bota zela.
> 148.
>
> Hau idatzi du koro navarro
> (navarro.koro a bildua gmail.com<mailto:navarro.koro a bildua gmail.com>)
> erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (22:09)):
> Guk (gure familian-edo):
> Pisatu zara? (Orotarikoan bada halakoren bat)
> eta
> Bota zaitez igerilekura (Bota zure/zeure burua igerilekura suizidatzeko da).
> Guretzat zeure burua esatea gauza nabarmena da, alegia, ez da
> espainolezko erreflexiboaren ordain automatikoa. Garbitu esate
> baterako: Euskaltzaindiaren hiztegian, du/da aditza. Eta adibidea:
> Garbi zaitez iturrian
>
> El jue., 28 mar. 2019 a las 13:15, Xabier Aristegieta
> (<allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>) escribió:
> Pisatzeko balantzara ere salto egiten duzue?
>
> Xabier Aristegieta
>
>
> Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus)
> erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:08)):
> Hor ez dago zalantzarik niretzat; piszinara salto egin besterik ez
> dugu esaten.
>
> Pello Goikoetxea
> [cid:image001.jpg a bildua 01D4E620.60235FE0][cid:image002.jpg a bildua 01D4E620.60235FE0]
> 943483472
> pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus<http://www.donostia.eus/>
>
>
>
> Nork: "Xabier Aristegieta"
> <allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>
> Nori: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
> Data: 28/03/2019 13:05
> Gaia: Re: [itzul] ¿Te has pesado?
> ________________________________
>
>
> "Piszinara, salto egin", bai. Edo "zoaz piszinara". Edo "zatoz
> piszinara". Edo "murgildu zaitez piszinan".
>
> Izan ere, modu asko daude zalantza sortzen digun horretatik ihes egiteko.
>
> Baina nik zalantzari heldu nahi nion.
>
> Xabier Aristegieta
>
>
>
> Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus)
> erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:02)):
> Piszinara salto egin. Egin ezan/k salto piszinara.
>
>
> Pello Goikoetxea
> Errorea! Ez da fitxategi-izenik adierazi.Errorea! Ez da
> fitxategi-izenik adierazi.
> 943483472
> pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus<http://www.donostia.eus/>
>
>
>
> Nork: "Xabier Aristegieta"
> <allurritza a bildua gmail.com<mailto:allurritza a bildua gmail.com>>
> Nori: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com<mailto:itzul a bildua postaria.com>>
> Data: 28/03/2019 12:59
> Gaia: [itzul] ¿Te has pesado?
> ________________________________
>
>
>
> Nola esaten duzue hori?
>
> * Pisatu zara?
> * Pisatu duzu zure burua?
>
>
>
> Nola esango zenukete "¡tírate a la piscina!"?
>
> * Bota zaitez igerilekura!
> * Bota ezazu zure burua igerilekura!
>
>
>
> Ezen, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, pisatu eta bota aditzek
> NOR-NORK aditz-laguntzailea besterik ez dute onartzen...
>
>
> Xabier Aristegieta
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago