[itzul] ¿Te has pesado?
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Or, Mar 29, 17:48:14, CET 2019
Ziur, Juan?
Ezen ikus zuk aipatzen duzun 11. ohar horrexera igorpena egiten duen
goragoko beste ohar hau:
"Arrojarse, bota, botatu (con las terminaciones del neutro)" Lar. Cf. infra
(11).
Alegia, "arrojarSE".
Hori, jakina, (antzinako) lekukotasun literarioei eta ez beste ezeri lotzea
erabakiz gero. Gertatzen da hizkuntzek eboluzionatze-mania hori izaten
dutela, eta horren erakusgarri da "bota + NOR aditz laguntzailea" (edozein
formatan) Interneten begiratuz gero aurkitzen dena. Bilatu, bilatu, ikus
dezala nork bere begiekin. Ez naiz oso optimista, dena den: beste hizkuntza
batzuetan hiztegiek hitzei ematen zaien esanahia jasotzen badute ere,
euskaraz alderantziz jokatzen bide dugu maiz, eta hiztegiek esan behar
izaten digute zer esanahi eman behar diegun hitzei.
Emankorra eta jakingarria gertatzen da, nolanahi ere, "bota" Orotarikoan
kontsultatzea. Niri, behintzat, hala gertatu zait. Horri esker enteratu
bainaiz euskaraz lasai asko esan dezakedala "haur bat bota du", zinki eta
finki erditze bat adierazteko, eta ez hilketa-saio bat.
(Tira: zinki bai, baina "ospitalera noa, X bisitatzera, haur bat bota
du-eta" esatea, hizkera fina?)
Parir. Esnia pranko emango digu / onek umia egitian, / denboraz bota lezake
eta / ernai ibilli gaitian. Ud 67. Beretzat ezer gelditu gabe / entregatu
du dotia: / alabaren bat eder askua / izan biar du botia. Tx B I 259. Bere
frutua sabeletikan bota zuenean? Arti Tobera 270.
Dena den, kontua ez da horretan bukatzen. Ezen, Groucho Marx berak honetan
zerikusiren bat izan balu bezalaxe (badakizue: "horiexek nire printzipioak;
gustuko ez badituzue, badaukat bestelakorik"), honako adiera hau ere ba
omen dauka, ba, *bota *dontsuak:
(V-gip ap. Gte Erd 2; Lar, Añ). (Con ume, sein, etc.). Abortar. "Ha
abortado muchas veces, askotan humea bota du. Toma bebidas para
abortar, edariak
arzen ditu humea botatzeko, gaizki erditzeko, bertizteko" Lar. "Umia bota
(V-gip)" Gte Erd 2. Seña botetako pelliburuagaz. "Con peligro de abortar".
Cap 113. Gertatzen da beste batzuetan, amak aurra botatzea aurdun geratu
zanetik laster. AA I 65. Urlija neskatila urlizija mutilegaz dabilela,
seindun dala; onek seina egin dabela, arek galdu dabela. An bota zan umia
onena dala. Astar II 191. Eta zer egingo da galtzaiten edo botetan dan
seiña bada denpora bakoa ta guztiz txikerra? CatLlo 59.
Ikusten dituzu, ba, Periko, xalo-itxurako *bota *honek ezkutatzen zizkigun
esanahien zoko-mokoak: erorketa/suizidio lausotasunarekin nahikoa ez, eta
gainetik erditzeaz ala abortuaz ari zaizkigun ikertu beharrean suertatzen
gara Sherlock gaixook.
Biba komunikazioa!
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 mar. 29, or. (10:50)):
> OEHn, BOTA era horretan erabiltzen den adibide bakanetan, esanahia
> "norbait erori" da, eta ez "norbaitek bere burua bota":
>
> *11.* (G-nav, AN-gulina-5vill, B, BN-lab-ciz, S). Ref.: EI 267; Iz Als; Gte
> Erd 66, 67, 69. (Intrans.). Caerse. "Bota in da, se ha caído" Iz Als. "Kaderan
> gileko aldera bota zen (B); se cayó hacia atrás, gilen gañera bota zen
> (B)" Gte Erd 67. "Aurra bulkatu du ta bota da (B)" Ib. 69. Baserreka
> beiti ondoraño juan zen, emen bota an itzulipurdi; alde guzietarik joa,
> ubeldua, larrutua eta ezindua. FIr 147. An ikasi zuen, bere laguna gaizki
> zauritua bide madarikatu artan bota zela. 148.
>
> Hau idatzi du koro navarro (navarro.koro a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019
> mar. 28, og. (22:09)):
>
>> Guk (gure familian-edo):
>> Pisatu zara? (Orotarikoan bada halakoren bat)
>> eta
>> Bota zaitez igerilekura (*Bota zure/zeure burua igerilekura*
>> suizidatzeko da).
>> Guretzat *zeure burua *esatea gauza nabarmena da, alegia, ez da
>> espainolezko erreflexiboaren ordain automatikoa. *Garbitu* esate
>> baterako: Euskaltzaindiaren hiztegian, du/da aditza. Eta adibidea: *Garbi
>> zaitez iturrian *
>>
>> El jue., 28 mar. 2019 a las 13:15, Xabier Aristegieta (<
>> allurritza a bildua gmail.com>) escribió:
>>
>>> Pisatzeko balantzara ere salto egiten duzue?
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus)
>>> erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:08)):
>>>
>>>> Hor ez dago zalantzarik niretzat; piszinara salto egin besterik ez dugu
>>>> esaten.
>>>>
>>>> *Pello Goikoetxea*
>>>>
>>>> 943483472
>>>> pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - www.donostia.eus
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Nork: "Xabier Aristegieta" <allurritza a bildua gmail.com>
>>>> Nori: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>>>> Data: 28/03/2019 13:05
>>>> Gaia: Re: [itzul] ¿Te has pesado?
>>>> ------------------------------
>>>>
>>>>
>>>> "Piszinara, salto egin", bai. Edo "zoaz piszinara". Edo "zatoz
>>>> piszinara". Edo "murgildu zaitez piszinan".
>>>>
>>>> Izan ere, modu asko daude zalantza sortzen digun horretatik ihes
>>>> egiteko.
>>>>
>>>> Baina nik zalantzari heldu nahi nion.
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Hau idatzi du Pello Goikoetxea (Pello_Goikoetxea a bildua donostia.eus)
>>>> erabiltzaileak (2019 mar. 28, og. (13:02)):
>>>> Piszinara salto egin. Egin ezan/k salto piszinara.
>>>>
>>>>
>>>> *Pello Goikoetxea*
>>>>
>>>> 943483472
>>>> pello_goikoetxea a bildua donostia.eus - *www.donostia.eus*
>>>> <http://www.donostia.eus/>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Nork: "Xabier Aristegieta" <*allurritza a bildua gmail.com*
>>>> <allurritza a bildua gmail.com>>
>>>> Nori: "ItzuL" <*itzul a bildua postaria.com* <itzul a bildua postaria.com>>
>>>> Data: 28/03/2019 12:59
>>>> Gaia: [itzul] ¿Te has pesado?
>>>> ------------------------------
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Nola esaten duzue hori?
>>>>
>>>> - Pisatu zara?
>>>> - Pisatu duzu zure burua?
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Nola esango zenukete "¡tírate a la piscina!"?
>>>>
>>>> - Bota zaitez igerilekura!
>>>> - Bota ezazu zure burua igerilekura!
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> Ezen, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, pisatu eta bota aditzek
>>>> NOR-NORK aditz-laguntzailea besterik ez dute onartzen...
>>>>
>>>>
>>>> Xabier Aristegieta
>>>>
>>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/fd1168cf/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 13701 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/fd1168cf/attachment-0002.jpe>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: noname
Mota: image/jpeg
Tamaina: 6393 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190329/fd1168cf/attachment-0003.jpe>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago