[itzul] Kasu-marka eta marratxoa

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 9, 12:05:05, CEST 2019


"Sustatu" albistegitik honako izenburua duen mezua jaso berri dut:

*'Nik sinesten dizut', Samara Veltek sanferminetako bortxaketaz idatzitako
kronika*

Eta jakin gabe geratzen naiz zein den egilearen abizena: Velt ala Velte.

Eta galdera batzuk etortzen zaizkit burura:

1.- Zergatik ez Velt-ek edo Velte-k idatzi, abizenaren arabera?
2.- Irakurleari abizenaz sor dakiokeen zalantzan ez erreparatzeagatik?
3.- Erreparatuta ere, marratxoari "antiestetiko" irizteagatik? (eta,
hortaz, auskalo nolako "estetika" bat lehenetsiz ulertze gardenaren
gainetik?)
4.- Kontu honek bere munta baduela... niri soilik irudituko ote al zait,
eta ez beste inori?

Xabier Aristegieta
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190509/8bb2917d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago