[itzul] Kasu-marka eta marratxoa

Juan Garzia Garmendia juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 9, 14:35:55, CEST 2019


Guztiz ados, baina uste dut jai dugula (ezen ez festa) horrekin...

Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 mai. 9, og. (13:32)):

> "Sustatu" albistegitik honako izenburua duen mezua jaso berri dut:
>
> *'Nik sinesten dizut', Samara Veltek sanferminetako bortxaketaz idatzitako
> kronika*
>
> Eta jakin gabe geratzen naiz zein den egilearen abizena: Velt ala Velte.
>
> Eta galdera batzuk etortzen zaizkit burura:
>
> 1.- Zergatik ez Velt-ek edo Velte-k idatzi, abizenaren arabera?
> 2.- Irakurleari abizenaz sor dakiokeen zalantzan ez erreparatzeagatik?
> 3.- Erreparatuta ere, marratxoari "antiestetiko" irizteagatik? (eta,
> hortaz, auskalo nolako "estetika" bat lehenetsiz ulertze gardenaren
> gainetik?)
> 4.- Kontu honek bere munta baduela... niri soilik irudituko ote al zait,
> eta ez beste inori?
>
> Xabier Aristegieta
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190509/a6dc3377/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago