[itzul] INUNDABILIDAD

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 15, 21:42:39, CEST 2019


Sentitzen dut, Bittor eta Mikel Ximon, baina ez nago batere-batere ados
zuekin. Zuek defendatzen duzuen aukera horrek, egiazki, neketsuagoak
bihurtzen ditu euskarazko testuak, ez errazagoak.

Izan ere, hori al da euskarazko terminoak sortzeko zuek proposatzen duzuen
errezeta? Alegia, gaztelaniadun batek hitz bakar batekin (*inundabilidad*)
duen erosotasunaren aurrean, euskaldun batek perifrasi baten hitz-dantzan
ibili behar izatea? *urak hartzeko arriskua, urpean gelditzearen aukera...*

Askok pentsatzen duzue horrelako irtenbideekin mesede egiten diozuela
euskarari, hitz “bitxien” ordez “herriaren euskara” halako bat indartuz.

Baina hori ez da inondik ere euskarazko terminologia eraikitzea.
Terminologia lantzea (eta, oro har, hiztegia lantzea) ez da perifrasiak
ezartzea hitz bakarren ordez, baizik eta juxtu-juxtu alderantzizkoa:
esanahi joriak hitz bakarren bitartez adierazteko moduan garatzea hiztegia.
Ala zer ibili behar dugu, “anaia”ren ordez “nire gurasoen seme ni ez
naizena” esaten?

Ez da izango euskaraz horretarako baliabiderik ez edukitzeagatik:

Hartu URPETU aditza. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera:

urpetu, urpe/urpetu, urpetzen

*du* ad. (Urak) estali, azpian hartu. *Ibaiek ere ez dute urpetuko.
St-Frederic auzoa 600 metrotan gertatu da urpeturik*.

Hartu -KOR atzizkia, joera adierazten duena.

Hartu -TASUN atzizkia, substantibo-bihurtzailea.

URPE + KOR + TASUN = URPEKORTASUN

Urpekortasun. Hori BAI da euskarazko berbategia lantzea. Hain zaila al da
euskaldun batentzat “urpekortasun” esatea? Gaztelaniadun batentzat
“inundabilidad” den baino zailagoa? Baita zera ere.

Eta konparatu ematen digun erosotasuna:

*Lurralde honen urpekortasuna *
versus
*Lurralde honek urak hartzeko duen arriskua/Lurralde hau urpean
gelditzearen arriskua...*

Perifrasien bidea desbide galanta da, eta, hitz arrunt/herrikoien
erabilerak perifrasiei ematen dien xalotasun-itxura horrekin eta guzti,
euskarazko testugintzak gaur egun duen katramila-iturri muntadunenetako bat
da egiazki.

Xabier Aristegieta


El El mié, 15 may 2019 a las 17:12, Bittor Abarzuza <bittorbe a bildua gmail.com>
escribió:

> Askoz egokiagoa.
>
> Edozein delarik ere, errazago hitz egitearen alde, bai erdaraz bai
> euskaraz, eta, bai jendeaurreko dokumentu administratiboetan ere. Justiza
> arloan gertatzen den moduan, gu geu gara horren objetu; gu gara biktima edo
> gaizkilea izatea ulertu behar dugun horiek. Ahal bada. behintzat.
>
> Ongi izan, mila esker Ander Altuna
>
> Hau idatzi du Ander Altuna-UEU (a.altuna a bildua ueu.eus) erabiltzaileak (2019
> mai. 15, az. (12:51)):
>
>> uholde-arriskugarritasun
>>
>> Uraren Euskal Agentzia (
>> http://www.uragentzia.euskadi.eus/uholde-arriskugarritasunaren-kudeaketa/u81-000376/eu/)
>>
>>
>> 2019/05/14 09:32(e)an, Villabonako Udala igorleak idatzi zuen:
>>
>> Kaixo,
>>
>>
>>
>> Esaldi honetan nola itzuliko zenukete INUNDABILIDAD hori?
>>
>>
>>
>> "La cuestión de inundabilidad ha sido analizada en la documentación
>> complementaria".
>>
>>
>>
>> Mila esker.
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> *[image: cid:image008.png a bildua 01D4E327.17290160]*
>>
>> *Amaia Garmendia *
>>
>> *San Sebastián*
>>
>> [image: image002]
>>
>> Erreboteko plaza z/g, 20150 Villabona
>>
>> [image: image004]
>>
>> 943 69 21 00
>>
>> Administrari-Itzultzailea
>>
>>
>>
>> Luzapena/Extensión: *3332*
>>
>> [image: image006]
>>
>> www.villabona.eus
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> Nahi baduzu, euskaraz egingo dugu!
>>
>>
>>
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>>
>> --
>>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190515/186f77ff/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image003.png
Mota: image/png
Tamaina: 451 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190515/186f77ff/attachment-0004.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: ueu_logo_berria.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 3889 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190515/186f77ff/attachment-0001.jpg>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image002.png
Mota: image/png
Tamaina: 407 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190515/186f77ff/attachment-0005.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image004.png
Mota: image/png
Tamaina: 524 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190515/186f77ff/attachment-0006.png>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: image001.png
Mota: image/png
Tamaina: 9415 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190515/186f77ff/attachment-0007.png>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago