[itzul] Buru den taldeak/buru duen taldeak
Alberto Martínez de la Cuadra
albertomartinezdelacuadra a bildua gmail.com
Or, Maiatza 17, 12:39:56, CEST 2019
b) Mikel buru duen taldeak kontzertua eman du
Nire iritziz, zuzena da eta ez du zailtasunik ulertzeko, kasu-paralelismoa
dagoelako sintagma erlatibatuaren eta izen ardatzaren artean: 'taldeak'
kontzertua eman du/'taldeak' Mikel du buru.
a) Mikel buru den taldeak kontzertua eman du
Lehenengoan, 'buru' ardatzari dagokion izen-sintagma erlatibatzen da. Uste
dut hori ere zuzena dela, ez dagoelako zailtasunik ulertzeko, nahiz
EGLU-5en erlatibatzeko erraztasunaren arabera ezarritako hiru mailako
eskalan erlatibagaitzenean kokatzen diren halakoak.
Alfontso Mujikak emandako adibideetatik, uste dut Juan Garziaren testua b)
esaldiaren parekoa dela, baina besteak ez direla ez a)-ren ez b)-ren
parekoak.
Alberto
El jue., 16 may. 2019 a las 17:32, Paúl Picado , ItzuL-en bidez (<
itzul a bildua postaria.com>) escribió:
> Arratsalde on, zalantza bat daukagu. Zein da zuzena?
> a) Mikel buru den taldeak kontzertua eman du
> b) Mikel buru duen taldeak kontzertua eman du
>
> *Paúl Picado Moreno *
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190517/4c583935/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago