[itzul] la felicidad es la debilidad bien acompaņada
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 22, 18:53:17, CEST 2019
Proposatzen diguzun esaldia definizio bat da.
Definizio guztietan, abiapuntua definigaia da (kasu honetan: "LA FELICIDAD
es...").
Horregatik ez nago ados Axunen proposamenarekin: abiapuntua ("zoriona")
ezin dugu itzulpenean iritsiera-puntu bihurtu ("Ondo lagundutako
ahultasuna, ZORION ITURRI", dio Axunek). Abiapuntu bera jarri behar dugu
euskaraz.
Gaztelaniazkoari buruz, beste bi ohar:
- Kontuan har bedi "la felicidad es LA debilidad..." esaten duela, ez "UNA
debilidad...".
- Gaztelaniazko esaldiaren intonazioan, enfasia "bien acompaņada"ri ematen
zaio, ez "la debilidad"i. Euskaraz Dionisioren proposamenaren ildoko bat
erabiltzen badugu, enfasia ez zaio ematen "bien acompaņada"ri, baizik eta
"ahuldade"ri ( "zoriona, halako eta halako AHULDADEA), eta horrek aldatu
egiten du esaldiaren zentzua. Bestalde, "lagunarte on bateko ahuldadea"
espresioak aditzera ematen du lagunarte batek/orok nolabaiteko ahuldade bat
daukala, berez-edo. Ideia hori guztiz arrotza zaio gaztelaniazko
jatorrizkoari.
Nire proposamena:
Zoriona zera da, Ahultasuna, baina konpainia onean/onekoa
Propio jarri diot A larria "ahultasun" hitzari, argi uztearren zentzu
absolutuan dagoela erabilia (alegia: horren itzulpena ez dela "UNA
debilidad", baizik eta "LA debilidad"). "Bat" zehazgabearen ordez
mugatzailea erabiltzearen alde egin den kanpaina izugarri horren ondoren,
horrelako problemak (ere) sortzen zaizkigu euskaraz.itzulpenean.
Bestalde, "baina" adbertsatiboa ez da jatorrizkoan formalki ageri, baina
zeharo presente dago oharmenean, eta euskaraz beharrezkoa iruditzen zait,
intonazio-enfasia esaldiaren amaierara eramateko.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
erabiltzaileak (2019 mai. 21, ar. (23:44)):
> Gau on. Bururatzen zaizu zerbait goiko horrentzat?
>
> Eskertuko nizueke zuen ekarpena.
>
> MIla esker, aurrez
>
> Joxemari
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190522/a901fa66/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago