[itzul] Liburuen izenburuak

Irene Arrarats iarrarats a bildua gmail.com
Lar, Maiatza 25, 10:11:17, CEST 2019


Egun denoi:



Aholku eske natorkizue: zuen ustez, nola eman behar dira euskaratzen ari
garen testuan aipaturiko liburuen izenburuak?

Kasuistika zabal samarra izan daiteke, baina niri interesatzen kasua hau
da: itzulgaia saiakera bat da, eta hizkuntza askotako obrak aipatzen dira
bertan; gehienak frantsesezkoak eta ingelesezkoak dira, baina errusierazko,
alemanezko eta latinezko batzuk ere badira tartean.

Obra horietako batzuk euskaratuta daude (gutxi, zoritxarrez), eta
halakoetan ez dago arazorik, noski: euskarazko izenburua jarri, eta kito.

Nola jokatu, ordea, besteekin? Jatorrizkoa bakarrik eman? Jatorrizkoa eta,
aldamenean, norberak euskaratu bezala, kortxete artean?

Mila esker!

Irene
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190525/f37c4e7b/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago