[itzul] la felicidad es la debilidad bien acompañada
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Maiatza 29, 18:38:22, CEST 2019
Adbertsatiboa txertatzearen aldeko hautua,"apetazko interpretazio" baten
"arbitrariotasun erabatekoari" (!!!) atea irekitzea? Hiperboleak uzteko
eta kritikatzean doitasun-ahalegin bat egiteko eskatuko nizuke.
Hain zuzen ere "generoa, estiloa eta xedea itzulgaiaren osagai" direlako,
ezin zaio ezikusia egin jatorrizko esaldiaren definizio-izaerari.
Horregatik, proposaturiko itzulpenak ere definizio behar du izan. "Zorion
dugu ahultasuna lagun duena laguna" hori, definizio ez beste edozer da,
dezente hurbilago egoterainokoa Mateoren Ebanjelioko Dohatsutasun edo
Zoriontasunen tankerako testu batetik (Mt 5,3-12), aforismo-asmodun bide
den definizio horretatik baino.
Kontuz, beraz, endekasilaboarekiko endekaliluraren endekabide horrekin.
Eta --asko sentitzen dut-- ezin naiz batere ados egon "gainerakoa,
gramatika barne, gero dator" esaldiarekin. Gramatikak hasiera-hasieratik
egon behar du ulergarritasunaren mesedetan, "zorion dugu ahultasuna lagun
duena laguna" aho-korapiloaren zoko-moko semantikoekin ("zorion dugu
[ahultasuna lagun duena] laguna" versus "zorion dugu ahultasuna [lagun
duena laguna"]) sokatiran ibiltzetik libra gaitzan
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Juan Garzia Garmendia (juangarzia a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 mai. 29, az. (12:09)):
> Guztiz harrigarri gertatu zait inork ez jartzea zalantzan "baina"
> erabiltzea hor, gaztelaniaren perfektutasuna betiere gordetzearen izenean
> ("Ahultasun" horretaz, deus ez ele) arbitrariotasun erabatekoari atea
> zabal-zabal irekiz interpretazioan,, hemen esplizituki ageri denez:
>
> <<"baina" adbertsatiboa ez da jatorrizkoan formalki ageri, baina zeharo
> presente dago oharmenean, eta euskaraz beharrezkoa iruditzen zait>>
>
> Zertan gelditzen gara? Erdarararen formulazioari lotu, ala geure apetazko
> interpretazioari?
>
> Matxadoren boutade poetikoa ekarri dit hori gogora, Shakespeareren soneto
> bat oktasilabotan "itzuli" zuelarik, esanez ez zela hori "jatorrizkoak
> zioena, baina bai esan nahi zuena".
>
> Hartara jarrita, eufoniari begiratuko nioke nik aukeran auzi dugun
> esaldiari, ez baitakit inor konturatu den (ezohartuan nabarmen eragiten
> duen arren) "la debilidad bien acompañada" ez dela besterik gabe sintagma
> bat, baizik eta endekasilabo kanoniko bat, seigarren silabako monosilaboan
> daramalarik azentu metriko nagusia (hortik atera nezake, hartara jarrita
> betiere, hitz hori dela semantikoki azpimarratua ere). Aurrekoa heptasílabo
> bat da (endekasilaboarekiko konbinazio tipikoa metrikan).
>
> Esaldi osoak, izan ere, eta bistan denez, tonalitate "literarioa" bilatzen
> du, aforismoarena edo, eta, hala bada, kontuan hartu behar luke hori
> itzulpenak; alegia, esaldi paralelo baina bestelako batean ez bezala: "la
> solución es agua con vinagre".
>
> Zertara datorren nire maiseatze hau? Bada, hara: Xenpelar eta Leizarraga
> lagun geure metroz esanda, hau gogoraraztera: "Hasieratik pentsatu: / Zer
> den, zuk hala translatu".
>
> Beste modu prosaikoago batean esanda: generoa, estiloa eta xedea
> itzulgaiaren osagai dira, oinarri-oinarrizkoak. Gainerakoa, gramatika
> barne, gero dator.
>
> Eta bai, lasai, nik ere eman dezadan neure BAT zuentzat maiseagai, puntu
> luzean:
>
> Zorion dugu ahultasuna lagun duena laguna.
>
>
>
>
>
> Hau idatzi du Dionisio Amundarain (itsasondo9 a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 mai. 29, az. (10:53)):
>
>> Xabier Aristegietak dioena gorabehera, uste dut:" Zoriona ez da
>> ahuldadea", inolaz ere; baizik eta sintagma osoa eskatzen du hor zoriona
>> izatea definitzeak: "lagunarte on bateko ahuldadea". Aristegietak eranskin
>> bat gehitu dio; eranskina ez da izaten funtsezkoa. Kasu honetan "lagunarte
>> on bateko " hori funtsezkoa du definizioak eta funtsezko lotura behar du
>> "ahuldadea"rekin. Lagunarte ordez konpainia jar dezakezu. Bidenabar,
>> "lagunartea" ipini nuenean, "pica salis" bat ere gogoan izan nuen. Eman
>> nuen kasu horretan, "lagunarte" ez zen ni gogo betekoa; jendeak hortik joko
>> ote zuen nuen buruan. Nirea argitu nahian: gure artean, adibidez Gogo
>> Jardunen diskurtsoan, askotan etortzen zaigu "lagun egin, lagun egite";
>> baina horretatik aurrera aukera gutxi ematen du forma. Honetaz, beste
>> noizbait, agian. DIONISIO
>>
>> El mié., 29 may. 2019 a las 9:58, Julian Maia (<julian.maia a bildua ehu.eus>)
>> escribió:
>>
>>> Eragozpen handia ote da honela?:
>>>
>>>
>>>
>>> “Zoriona da ahultasuna baina konpainia onean”
>>>
>>>
>>>
>>> Julian
>>>
>>>
>>>
>>> *De:* Xabier Aristegieta <allurritza a bildua gmail.com>
>>> *Enviado el:* miércoles, 22 de mayo de 2019 18:53
>>> *Para:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>> *Asunto:* Re: [itzul] la felicidad es la debilidad bien acompañada
>>>
>>>
>>>
>>> Proposatzen diguzun esaldia definizio bat da.
>>>
>>> Definizio guztietan, abiapuntua definigaia da (kasu honetan: "LA
>>> FELICIDAD es...").
>>>
>>> Horregatik ez nago ados Axunen proposamenarekin: abiapuntua ("zoriona")
>>> ezin dugu itzulpenean iritsiera-puntu bihurtu ("Ondo lagundutako
>>> ahultasuna, ZORION ITURRI", dio Axunek). Abiapuntu bera jarri behar dugu
>>> euskaraz.
>>>
>>>
>>>
>>> Gaztelaniazkoari buruz, beste bi ohar:
>>>
>>> - Kontuan har bedi "la felicidad es LA debilidad..." esaten duela, ez
>>> "UNA debilidad...".
>>>
>>> - Gaztelaniazko esaldiaren intonazioan, enfasia "bien acompañada"ri
>>> ematen zaio, ez "la debilidad"i. Euskaraz Dionisioren proposamenaren ildoko
>>> bat erabiltzen badugu, enfasia ez zaio ematen "bien acompañada"ri, baizik
>>> eta "ahuldade"ri ( "zoriona, halako eta halako AHULDADEA), eta horrek
>>> aldatu egiten du esaldiaren zentzua. Bestalde, "lagunarte on bateko
>>> ahuldadea" espresioak aditzera ematen du lagunarte batek/orok nolabaiteko
>>> ahuldade bat daukala, berez-edo. Ideia hori guztiz arrotza zaio
>>> gaztelaniazko jatorrizkoari.
>>>
>>>
>>>
>>> Nire proposamena:
>>>
>>> Zoriona zera da, Ahultasuna, baina konpainia onean/onekoa
>>>
>>>
>>>
>>> Propio jarri diot A larria "ahultasun" hitzari, argi uztearren zentzu
>>> absolutuan dagoela erabilia (alegia: horren itzulpena ez dela "UNA
>>> debilidad", baizik eta "LA debilidad"). "Bat" zehazgabearen ordez
>>> mugatzailea erabiltzearen alde egin den kanpaina izugarri horren ondoren,
>>> horrelako problemak (ere) sortzen zaizkigu euskaraz.itzulpenean.
>>>
>>>
>>>
>>> Bestalde, "baina" adbertsatiboa ez da jatorrizkoan formalki ageri, baina
>>> zeharo presente dago oharmenean, eta euskaraz beharrezkoa iruditzen zait,
>>> intonazio-enfasia esaldiaren amaierara eramateko.
>>>
>>>
>>>
>>> Xabier Aristegieta
>>>
>>>
>>>
>>> Hau idatzi du Itzuliz Itzulpen Zerbitzua (itzuliz a bildua outlook.com)
>>> erabiltzaileak (2019 mai. 21, ar. (23:44)):
>>>
>>> Gau on. Bururatzen zaizu zerbait goiko horrentzat?
>>>
>>> Eskertuko nizueke zuen ekarpena.
>>>
>>> MIla esker, aurrez
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190529/8af73a43/attachment-0001.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago