[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 186 bilduma, 17. zenbakia
Inaki Inurrieta
inaki.inurrieta a bildua gmail.com
Lar, Aza 23, 19:16:05, CET 2019
Atzekoz aurrera hasita:
-Ados Anarekin: nik ere nahiago “Gizarte matxista honen konplize”, “Gizarte
matxista honekin konplize” baino. Baina jo dezagun “-ekin konplize” ere
onargarria dela.
-Patxik bezala, nik ere “Ez izan konplize gizarte matxista honekin” ordena
aukeratuko nuke.
-Baina “Gizarte matxista honekin ez izan konplize” ordena proposatzen zaigu
(ziur asko, "gizarte matxista" aurre-aurrean jarri nahi delako), eta
ordena hori onargarria (zuzena, gramatikala…) da, bestea bezain egokia edo
gogokoa ez izan arren.
-Beraz, komaren auzira jota, uste dut komak aldatu egiten duela esanahia;
nire interpretazioaren arabera, komarik gabea da zuzenagoa:
-“Gizarte matxista honekin, ez izan konplize”: “Gizarte matxista honekin,
ez izan norbaiten edo zerbaiten konplize” uler liteke.
-“Gizarte matxista honekin ez izan konplize”: alegia, “Ez izan gizarte
matxista honen konplize”.
Iņaki Iņurrieta Labayen
Date: Fri, 22 Nov 2019 18:18:47 +0100
> From: Ana Martin <ana a bildua emun.eus>
> To: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> Subject: Re: [itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 186 bilduma, 16. zenbakia
> Message-ID:
> <
> CA+hqYtU4HCUFQGk8mA7RV8xago6D9WZZrCJ8ViQN7UpebZQ-Vg a bildua mail.gmail.com>
> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
>
> Ba, nik beste zalantza bat ostirala errematatzeko. "gizarte honekin" behar
> du, edo "gizarte honen"?
> Ez izan gizarte matxista honen konplize
>
> Hau idatzi du Patxi Petrirena Altzuguren (p.petrirena a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2019 aza. 22, or. (17:30)):
>
> > Bada, nik ez dut ikusten koma hori kendu beharrik... Hobeki esanda, koma
> > kentzekotan ordena aldatzea hobe delakoan nago:
> >
> > - Ez izan konplize gizarte matxista honekin.
> >
> > Hain zuzen ere ordena nire ustez 'natural'ago hori aldatzearen ondorio
> > iruditzen zait plazaratu den esaldiaren koma... (Eta mugimenduaren
> arrazoia
> > pentsatzen dut "gizarte matxista" aurren-aurrena aurkeztea dela).
> >
> > (Denok bat gatozela dirudi galderako kontuan: "ez izan konplize", nahiz
> > bestea ez okerra izan).
> >
> > *Patxi Petrirena Altzuguren*
> >>
> > *www.elhuyar.eus * <http://www.elhuyar.eus>
>
> >>> Date: Fri, 22 Nov 2019 10:49:21 +0000
> >>> From: "Irizar Apaolaza, Ander (Euskarabidea)"
> >>> <ander.irizar.apaolaza a bildua navarra.es>
> >>> To: Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala
> >>> <itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.eus>, ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> >>> Subject: Re: [itzul] ez izan konplize/ ez izan konplizea
> >>> Message-ID:
> >>> <
> >>>
> F43B53CE9FE29948BC3135819DFD3A67723F8D5E a bildua DC1GPROMBX001N1.admon-cfnavarra.es
> >>> >
> >>>
> >>> Content-Type: text/plain; charset="utf-8"
> >>>
> >>> Beste kontu bati helduz, koma hori ez dakit egokia den? Esango nuke
> >>> esanahia aldatzen diola.
> >>> Ander Irizar
> >>>
> >>>
> >>> De: Itzulpen Zerbitzua - Bermeoko Udala <itzulpenzerbitzua a bildua bermeo.eus>
> >>> Enviado el: viernes, 22 de noviembre de 2019 10:41
> >>> Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
> >>> Asunto: Re: [itzul] ez izan konplize/ ez izan konplizea
> >>>
> >>> Egun on,
> >>> azaroaren 25a dela-eta, gure lankide batek galdera hau egin digu eta
> >>> lehenengo aukeraren alde egingo bagenu ere, bigarrenak ez digu txarto
> >>> ematen belarrian. Zer diozue?
> >>> 1. gizarte matxista honekin, ez izan konplize!
> >>> 2. gizarte matxista honekin, ez izan konplizea!
> >>>
> >>> Laster arte!
> >>>
> >>> [
> >>>
> http://www.bermeo.eus/fileadmin/bermeokoudala/doc_bermeo/Emailak2015/itzulpenzerbitzua.jpg
> >>> ]
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191123/7c4267b2/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago