[itzul] velociraptor

BERBA iratxe ormatza imatz iraberba a bildua gmail.com
Ost, Aza 27, 14:29:51, CET 2019


Hor atrapatuta naukazu!

Hau idatzi du Gilen Mejuto (gilentxo a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019 aza.
27, az. (14:03)):

> Geureganatu nahi izanez gero, eta umeentzako ipuin baterako delarik,
> zergatik ez ba belozirra(p)tore?
>
> BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
> (2019 aza. 27, Asz 10:44):
>
>> Egun on:
>>
>> Iritzi jantziak irakurrita, eta umeentzako ipuin baterako dela-eta, uste
>> dut zilegi dela veloziraptor geureganatu eta belozirraptor erabiltzea.
>> Umeek ahoz bereganatuta daukate, gainera.
>>
>> Eskerrik asko,
>> iratxe ormatza imatz
>>
>> Hau idatzi du inaki irazabalbeitia (inakixabier a bildua gmail.com)
>> erabiltzaileak (2019 aza. 26, ar. (19:51)):
>>
>>> Ados Alfontsorekin, baina nik 'belozirraptor' idatziko nuke. Irentsitako
>>> hitza da 'bektore' kasuan bezala jokatu behar dela uste dut. Gainera,
>>> Euskaltzaindiaren hiztegiak 'belozitate' hitza dakar, nahiz eta ez duen
>>> hobesten.
>>>
>>> Inaki
>>>
>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>> erabiltzaileak (2019 aza. 26, ar. (16:33)):
>>>
>>>> Egia da, batetik, izen taxonomikoak direla eta latinezko izena dutela,
>>>> baina, bestetik, ez dira beti berdin erabiltzen hizkuntza guztietan.
>>>>
>>>> Adibidez, *Diplodocus* generoa hala idazten da hizkuntza guztietan,
>>>> hala nola *Diplodocus longus* espeziea. Hala ere, oso ohikoa da
>>>> generoaren bidez izendatzea espezimenak, eta, orduan, ohikoa da mailegatzea
>>>> eta, horrenbestez, egokitzea. Horregatik, gaztelaniaz *diplodoco* ere
>>>> esaten da, katalanez *diplodoc*, portugesez *diplodoco*, italieraz
>>>> *diplòdoco*, polonieraz *diplodok*, eslovenieraz *diplodok*... hau da,
>>>> izen arrunt gisa ere erabiltzen dira.
>>>>
>>>> Eta *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an ere *diplodoko* da sarrera.
>>>>
>>>> Beste hainbeste gertatzen da *iktiosauro* izen arruntarekin ere. Hala
>>>> agertzen da *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an  *Ichthyosauria* ordenako
>>>> espezimenen izen arrunt gisa.
>>>>
>>>> Horregatik, ez litzateke burugabekeria *velozirraptor* (edo
>>>> *belozirraptor*?) idaztea. Azken batean, “ospeak” eta
>>>> erabilera-maiztasunak erabakitzen dute izen arruntera pasatzeko aukera
>>>> aktibatzea edo ez; hau da, izen taxonomikoak bulgarizatzea.
>>>>
>>>> Nik *velociraptor* erabiliko nuke testu jaso batean, baina
>>>> dibulgazio-testu batean ez nuke gaitzetsiko *velozirraptor*.
>>>>
>>>>
>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>>>
>>>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>>>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>>>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>>
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>>>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>>>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>>>
>>>> Zelai Haundi, 3
>>>> Osinalde industrialdea
>>>> 20170 Usurbil
>>>>
>>>> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
>>>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>>>
>>>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>>>
>>>>
>>>>
>>>>
>>>> El mar., 26 nov. 2019 a las 12:48, Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (<
>>>> itzul a bildua postaria.com>) escribió:
>>>>
>>>>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>>>>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>>>>
>>>>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>>>>>
>>>>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Koldo Biguri
>>>>>
>>>>>
>>>>> En martes, 26 de noviembre de 2019 12:13:44 CET, Rezola Clemente,
>>>>> Martín <martin-rezola a bildua ivap.eus> escribió:
>>>>>
>>>>>
>>>>> Pentsatu behar da izen horiek taxonomikoak direla, normalean latinez
>>>>> daudela, eta berdin erabiltzen direla hizkuntza guztietan.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Velociraptor*
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Martin
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Hemendik:* BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com>
>>>>> *Bidaltze-data:* 2019(e)ko azaroa 26, asteartea 11:52
>>>>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>>>> *Gaia:* [itzul] velociraptor
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Egun on:
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Hori, euskaraz? Velozirraptor eta veloziraptor aurkitu ditut. Eta ba
>>>>> al dago dinosauroen izen-zerrendarik?
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> Eskerrik asko, eta ondo izan,
>>>>>
>>>>> iratxe
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>

-- 
Iratxe Ormatza Imatz
BERBA hizkuntza-zerbitzua
Bailen, 24-2.
48.003 Bilbo
Tel.: 657-796741
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191127/98831e16/attachment.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago