[itzul] velociraptor

Antton Gurrutxaga Hernaiz a.gurrutxaga a bildua elhuyar.eus
Ast, Aza 28, 14:03:44, CET 2019


Badaezpada ere: nire mezuaren helburua ez zen taxonak izendatzeko maileguen
jatorrizko grafia vs grafia egokitua kontuan iritzia ematea, hau baizik:
grafia egokitua erabiliz gero, nire ustez nolakoa behar lukeen adieraztea.

Antton


On Thu, 28 Nov 2019 at 11:02, BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com>
wrote:

> Eskerrik asko, Antton: Belozirraptore.
>
> Hau idatzi du Antton Gurrutxaga Hernaiz (a.gurrutxaga a bildua elhuyar.eus)
> erabiltzaileak (2019 aza. 27, az. (17:51)):
>
>> Uste dut, mailegu etxekoturako, *belozirraptore *dela grafia egokiena.
>> Batetik, -*tore *amaierako izen-kategoriako mailegu egokitu asko ditugu (*abduktore,
>> bektore*); bestetik, gaur egun ez da -*p*- grafema galtzen horrelako
>> maileguetan (*fotorrezeptore*).
>>
>> *Antton Gurrutxaga*
>> Hizkuntza Baliabideak eta Tresnak
>>
>> Hizkuntza & Teknologia unitatea
>>
>>
>> [image: https://es.linkedin.com/pub/josu-aztiria/23/644/87b]
>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>
>> a.gurrutxaga a bildua elhuyar.eus
>> <http://www.linkedin.com/pub/antton-gurrutxaga/8/2a9/2a4>
>> <http://scholar.google.com/citations?user=s1G5R_YAAAAJ&hl=en>
>> <https://www.researchgate.net/profile/Antton_Gurrutxaga>
>> tel.: +34 943 363040 | luzp.: 226
>>
>> Zelai Haundi, 3. Osinalde industrialdea
>> 20170 Usurbil
>>
>> *www.elhuyar.eus* <http://www.elhuyar.eus/>
>>
>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>
>>
>> On Wed, 27 Nov 2019 at 11:44, Gilen Mejuto <gilentxo a bildua gmail.com> wrote:
>>
>>> Geureganatu nahi izanez gero, eta umeentzako ipuin baterako delarik,
>>> zergatik ez ba belozirra(p)tore?
>>>
>>> BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi
>>> zuen (2019 aza. 27, Asz 10:44):
>>>
>>>> Egun on:
>>>>
>>>> Iritzi jantziak irakurrita, eta umeentzako ipuin baterako dela-eta,
>>>> uste dut zilegi dela veloziraptor geureganatu eta belozirraptor erabiltzea.
>>>> Umeek ahoz bereganatuta daukate, gainera.
>>>>
>>>> Eskerrik asko,
>>>> iratxe ormatza imatz
>>>>
>>>> Hau idatzi du inaki irazabalbeitia (inakixabier a bildua gmail.com)
>>>> erabiltzaileak (2019 aza. 26, ar. (19:51)):
>>>>
>>>>> Ados Alfontsorekin, baina nik 'belozirraptor' idatziko nuke.
>>>>> Irentsitako hitza da 'bektore' kasuan bezala jokatu behar dela uste dut.
>>>>> Gainera, Euskaltzaindiaren hiztegiak 'belozitate' hitza dakar, nahiz eta ez
>>>>> duen hobesten.
>>>>>
>>>>> Inaki
>>>>>
>>>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>>>> erabiltzaileak (2019 aza. 26, ar. (16:33)):
>>>>>
>>>>>> Egia da, batetik, izen taxonomikoak direla eta latinezko izena
>>>>>> dutela, baina, bestetik, ez dira beti berdin erabiltzen hizkuntza guztietan.
>>>>>>
>>>>>> Adibidez, *Diplodocus* generoa hala idazten da hizkuntza guztietan,
>>>>>> hala nola *Diplodocus longus* espeziea. Hala ere, oso ohikoa da
>>>>>> generoaren bidez izendatzea espezimenak, eta, orduan, ohikoa da mailegatzea
>>>>>> eta, horrenbestez, egokitzea. Horregatik, gaztelaniaz *diplodoco*
>>>>>> ere esaten da, katalanez *diplodoc*, portugesez *diplodoco*,
>>>>>> italieraz *diplòdoco*, polonieraz *diplodok*, eslovenieraz *diplodok*...
>>>>>> hau da, izen arrunt gisa ere erabiltzen dira.
>>>>>>
>>>>>> Eta *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an ere *diplodoko* da sarrera.
>>>>>>
>>>>>> Beste hainbeste gertatzen da *iktiosauro* izen arruntarekin ere.
>>>>>> Hala agertzen da *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an  *Ichthyosauria*
>>>>>> ordenako espezimenen izen arrunt gisa.
>>>>>>
>>>>>> Horregatik, ez litzateke burugabekeria *velozirraptor* (edo
>>>>>> *belozirraptor*?) idaztea. Azken batean, “ospeak” eta
>>>>>> erabilera-maiztasunak erabakitzen dute izen arruntera pasatzeko aukera
>>>>>> aktibatzea edo ez; hau da, izen taxonomikoak bulgarizatzea.
>>>>>>
>>>>>> Nik *velociraptor* erabiliko nuke testu jaso batean, baina
>>>>>> dibulgazio-testu batean ez nuke gaitzetsiko *velozirraptor*.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>>>>>
>>>>>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>>>>>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>>>>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>>>>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>>>>>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>>>>
>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>>>>>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>>>>>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>>>>>
>>>>>> Zelai Haundi, 3
>>>>>> Osinalde industrialdea
>>>>>> 20170 Usurbil
>>>>>>
>>>>>> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
>>>>>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>>>>>
>>>>>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
>>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>>>>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko
>>>>>> informazioa izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak
>>>>>> baino ez du. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen
>>>>>> legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe
>>>>>> erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso
>>>>>> baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> El mar., 26 nov. 2019 a las 12:48, Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (<
>>>>>> itzul a bildua postaria.com>) escribió:
>>>>>>
>>>>>>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>>>>>>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>>>>>>
>>>>>>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>>>>>>>
>>>>>>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Koldo Biguri
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> En martes, 26 de noviembre de 2019 12:13:44 CET, Rezola Clemente,
>>>>>>> Martín <martin-rezola a bildua ivap.eus> escribió:
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Pentsatu behar da izen horiek taxonomikoak direla, normalean latinez
>>>>>>> daudela, eta berdin erabiltzen direla hizkuntza guztietan.
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> *Velociraptor*
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Martin
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> *Hemendik:* BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com>
>>>>>>> *Bidaltze-data:* 2019(e)ko azaroa 26, asteartea 11:52
>>>>>>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>>>>>> *Gaia:* [itzul] velociraptor
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Egun on:
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Hori, euskaraz? Velozirraptor eta veloziraptor aurkitu ditut. Eta ba
>>>>>>> al dago dinosauroen izen-zerrendarik?
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>> Eskerrik asko, eta ondo izan,
>>>>>>>
>>>>>>> iratxe
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>>
>>>>>>
>
> --
> Iratxe Ormatza Imatz
> BERBA hizkuntza-zerbitzua
> Bailen, 24-2.
> 48.003 Bilbo
> Tel.: 657-796741
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191128/c08b7ffc/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago