[itzul] velociraptor
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Ost, Aza 27, 18:24:43, CET 2019
Nire iritzia:
Ni ez naiz kanpoko hitzak "etxekotzearen" oso zalea, non eta euskarazko
erabileran aldaera bat ez bada nabarmenki nagusitu.
Zergatik?
Kanpoko hitz bat "etxekotzen" duzunean, irizpide batzuk aplikatu behar
dituzulako. Nolabait esatearren, irizpide horiek filtro bat dira:
jatorrizkoa filtro horretatik pasa, eta etxekotua lortzen duzu.
Baldin eta filtro hori ez bada sinplea, koherentea, erraz aplikatzekoa,
lortzen duzun gauza bakarra da nahasmendu iraunkor bat sortzea ea hitz
etxekotuak nola idatzia behar duen izan.
Esan gabe doanez, jatorrizkoa bere horretan hartzen baduzu, nahasmendu hori
guztia hasiera-hasieratik saihesten duzu. Benetan premia bat al da, euskara
egiazki euskara izan dadin, "velociraptor" "etxekotzea"? Horrelakoetarako
irizpide aplikaerrazak baditugu?
Adibide bat: Euskaltzaindiak euskaraz "marketin" etxekotzea (nik
"etxekoaraztea" esango nuke) erabaki zuen. Koherentziaz jokatzekoak baldin
bagara, ingelesetiko -ing bukaeradun hitz guztiak euskaraz -in bukaerarekin
idatzi beharko genituzke. Eta argi dago ez dugula horrela jokatzen:
bullyin?
Gilen Mejutoren ekarpena ezin aproposagoa iruditu zait: agerian utzi du
"etxekotze" saioak kasu honetan (baina nire ustez beste askotan ere bai)
arbitrarietate batzuk ezkutatzen dituela ("zergatik ez ba
belozirra(p)tore?", dio; hots, zergatik "v"tik "b"ra, "c"tik "z"ra, baina
ez bukaerako "e" hori gehitu, "vector"etik euskarazko "bektore"ra egiten
den bezala?)
Alfontso Mujikak ez du ingelesa aipatu, egin duen hizkuntza
"etxekotzaile"en zerrendan. Ingelesa ez baita "etxekotzailea". Ohiko kexa
da ingelesak gainerako hizkuntzen bizitzan omen duen presentzia
neurrigabea, baina gutxitan azpimarratzen da zeinen abegikorra den ingelesa
maileguekin. Nola errespetatzen dituen jatorrizko grafiak (azentuak barne).
Eta ez dute burua nekatzen ibili behar izaten, hitzak "etxekotzeko"
irizpide koherenteen bila!
Nire ustez, euskaraz badaukagu nahiko problema, nahiko "erabakikizun", gure
burua oraindik gehiago katramilatzen ibiltzeko, "velociraptor"i ustez
"euskarazkoa" litzatekeen jantzia nola egin.
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du BERBA iratxe ormatza imatz (iraberba a bildua gmail.com)
erabiltzaileak (2019 aza. 27, az. (14:30)):
> Hor atrapatuta naukazu!
>
> Hau idatzi du Gilen Mejuto (gilentxo a bildua gmail.com) erabiltzaileak (2019 aza.
> 27, az. (14:03)):
>
>> Geureganatu nahi izanez gero, eta umeentzako ipuin baterako delarik,
>> zergatik ez ba belozirra(p)tore?
>>
>> BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com> igorleak hau idatzi zuen
>> (2019 aza. 27, Asz 10:44):
>>
>>> Egun on:
>>>
>>> Iritzi jantziak irakurrita, eta umeentzako ipuin baterako dela-eta, uste
>>> dut zilegi dela veloziraptor geureganatu eta belozirraptor erabiltzea.
>>> Umeek ahoz bereganatuta daukate, gainera.
>>>
>>> Eskerrik asko,
>>> iratxe ormatza imatz
>>>
>>> Hau idatzi du inaki irazabalbeitia (inakixabier a bildua gmail.com)
>>> erabiltzaileak (2019 aza. 26, ar. (19:51)):
>>>
>>>> Ados Alfontsorekin, baina nik 'belozirraptor' idatziko nuke.
>>>> Irentsitako hitza da 'bektore' kasuan bezala jokatu behar dela uste dut.
>>>> Gainera, Euskaltzaindiaren hiztegiak 'belozitate' hitza dakar, nahiz eta ez
>>>> duen hobesten.
>>>>
>>>> Inaki
>>>>
>>>> Hau idatzi du Alfontso Mujika Etxeberria (a.mujika a bildua elhuyar.eus)
>>>> erabiltzaileak (2019 aza. 26, ar. (16:33)):
>>>>
>>>>> Egia da, batetik, izen taxonomikoak direla eta latinezko izena dutela,
>>>>> baina, bestetik, ez dira beti berdin erabiltzen hizkuntza guztietan.
>>>>>
>>>>> Adibidez, *Diplodocus* generoa hala idazten da hizkuntza guztietan,
>>>>> hala nola *Diplodocus longus* espeziea. Hala ere, oso ohikoa da
>>>>> generoaren bidez izendatzea espezimenak, eta, orduan, ohikoa da mailegatzea
>>>>> eta, horrenbestez, egokitzea. Horregatik, gaztelaniaz *diplodoco* ere
>>>>> esaten da, katalanez *diplodoc*, portugesez *diplodoco*, italieraz
>>>>> *diplòdoco*, polonieraz *diplodok*, eslovenieraz *diplodok*... hau
>>>>> da, izen arrunt gisa ere erabiltzen dira.
>>>>>
>>>>> Eta *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an ere *diplodoko* da sarrera.
>>>>>
>>>>> Beste hainbeste gertatzen da *iktiosauro* izen arruntarekin ere. Hala
>>>>> agertzen da *Euskaltzaindiaren Hiztegi*an *Ichthyosauria* ordenako
>>>>> espezimenen izen arrunt gisa.
>>>>>
>>>>> Horregatik, ez litzateke burugabekeria *velozirraptor* (edo
>>>>> *belozirraptor*?) idaztea. Azken batean, “ospeak” eta
>>>>> erabilera-maiztasunak erabakitzen dute izen arruntera pasatzeko aukera
>>>>> aktibatzea edo ez; hau da, izen taxonomikoak bulgarizatzea.
>>>>>
>>>>> Nik *velociraptor* erabiliko nuke testu jaso batean, baina
>>>>> dibulgazio-testu batean ez nuke gaitzetsiko *velozirraptor*.
>>>>>
>>>>>
>>>>> *Alfontso Mujika Etxeberria*
>>>>> ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
>>>>>
>>>>> [image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
>>>>> <https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
>>>>> <https://twitter.com/elhuyarhizk>
>>>>> <https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
>>>>> <https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
>>>>>
>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
>>>>> *a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
>>>>> Tel.: 943363040 | luzp.: 217
>>>>>
>>>>> Zelai Haundi, 3
>>>>> Osinalde industrialdea
>>>>> 20170 Usurbil
>>>>>
>>>>> <http://www.elhuyar.eus> <http://www.elhuyar.eus>*www.elhuyar.eus
>>>>> <http://www.elhuyar.eus/> *
>>>>>
>>>>> <http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza> <http://www.elhuyar.eus/>
>>>>> <https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/laguntzaileak/elhuyarkide-izan>
>>>>> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
>>>>> izan dezake. Informazio hori jasotzeko baimena izendatutakoak baino ez du.
>>>>> Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen legeriaren arabera
>>>>> debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe erabili, hedatu eta/edo
>>>>> kopiatzea. Mezu hau errakuntza baten ondorioz jaso baduzu, jakinarazi
>>>>> bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>>>>> Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>>
>>>>> El mar., 26 nov. 2019 a las 12:48, Koldo Biguri , ItzuL-en bidez (<
>>>>> itzul a bildua postaria.com>) escribió:
>>>>>
>>>>>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>>>>>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>>>>>
>>>>>> Velociraptor - Wikipedia, entziklopedia askea.
>>>>>>
>>>>>> <https://eu.wikipedia.org/wiki/Velociraptor>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Koldo Biguri
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> En martes, 26 de noviembre de 2019 12:13:44 CET, Rezola Clemente,
>>>>>> Martín <martin-rezola a bildua ivap.eus> escribió:
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Pentsatu behar da izen horiek taxonomikoak direla, normalean latinez
>>>>>> daudela, eta berdin erabiltzen direla hizkuntza guztietan.
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> *Velociraptor*
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Martin
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> *Hemendik:* BERBA iratxe ormatza imatz <iraberba a bildua gmail.com>
>>>>>> *Bidaltze-data:* 2019(e)ko azaroa 26, asteartea 11:52
>>>>>> *Hona:* ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
>>>>>> *Gaia:* [itzul] velociraptor
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Egun on:
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Hori, euskaraz? Velozirraptor eta veloziraptor aurkitu ditut. Eta ba
>>>>>> al dago dinosauroen izen-zerrendarik?
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>> Eskerrik asko, eta ondo izan,
>>>>>>
>>>>>> iratxe
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>>
>>>>>
>
> --
> Iratxe Ormatza Imatz
> BERBA hizkuntza-zerbitzua
> Bailen, 24-2.
> 48.003 Bilbo
> Tel.: 657-796741
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191127/5564493b/attachment-0001.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago