[itzul] Enfermedad minoritaria
Xabier Aristegieta
allurritza a bildua gmail.com
Al, Urr 7, 20:43:14, CEST 2019
Horrelakoek etengabeko moldaketa-beharrak sortzen dituzte. Lana erraztu
beharrean, zaildu egiten dute (besteak beste). Eta ulertze-problemak
sortzen dituzte.
Adibide bat jartzearren: "las compañías farmacéuticas no dedican sus
recursos a la investigación de enfermedades minoritarias". Nola esango
zenuke? "...ez dituzte beren baliabideak bideratzen gutxiengo BATEN
gaixotasunak ikertzera"? Alegia, gutxiengo batek dituen gaixotasun
ezberdinak (ulerturik gutxiengo berak gaixotasun bat baino gehiago
duela) ikertzera? Ala gutxiengo ezberdinek (zeinek berea) dituzten
gaixotasunak ikertzera?
Horrek gogora ekartzen dit "derechos individuales" "norberaren eskubideak"
itzultzearen aldeko jarrera. Bere horretan, oso ondo: norberaren
eskubideak. Baina itzulpen horrekin ez zoaz inora, zeren eta... nola esango
duzu "los derechos individuales de las mujeres", adibidez? "Emakumeen
norberaren eskubideak"? Ez, noski. "Emakumeen eskubideak"? Baina emakumeen
NOLAKO eskubideak?
Xabier Aristegieta
Hau idatzi du Joxemari Nuñez Etxeberria (itzuliz a bildua gmail.com) erabiltzaileak
(2019 urr. 7, al. (20:03)):
> Hara! Ba niri horixe atera zait lehen kolpean: "gutxiengo baten
> gaixotasuna"
>
> Joxemari
>
> Hau idatzi du Xabier Aristegieta (allurritza a bildua gmail.com) erabiltzaileak
> (2019 urr. 7, al. (16:18)):
>
>> Gaixotasun minoritario
>> Gutxiengotar gaixotasun
>>
>> Nola EZ, INOLA ERE EZ, nukeen esango: perifrasi bidez (adibidez:
>> “gutxiengo batek pairatzen duen gaixotasuna”).
>>
>> Xabier Aristegieta
>>
>> erroteta <joseba a bildua erroteta.com> erabiltzaileak hau idatzi du (2019 urr.
>> 7, al. (14:30)):
>>
>>> Arratsaldeon
>>>
>>> Zelan esango zenukete hori?
>>>
>>> Eskerrik asko
>>>
>>>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20191007/0d10431a/attachment.html>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago