[itzul] "Mandat democrątic"

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.eus
As, Ira 24, 10:09:46, CEST 2019


Kudeaketaren arloko hizkeran, nahiko ezarrita dago "mandatu" kontzeptua. EiTBren estilo-liburuan, 2016ko bertsioan, esaldi hauek irakur daitezke:


Zerbitzu publikoa deritzon kontzeptua da EiTBri dagokion araudiaren oinarria.

Komunikazio-enpresa publiko bat den aldetik, Administrazioak eta Politikak zerbitzu

publikoa emateko mandatua ezartzen diote EiTBri, eta, horren ordainean, EiTBren
aurrekontuek finantzazio nahikoa eta proportzionatua dute.

Ikus-entzunezko enpresa publikoak dituzten administrazio eta gobernuek mandatu-marko bat ezarri behar dute lege bidez, indarraldi jakin baterako, zerbitzu publikoa zertan datzan eta haren ezaugarriak zeintzuk diren zehaztuz.

2002tik aurrera, mandatu-marko hori programa-kontratu gisa gauzatu da EiTBn. 2016ko otsailaren 24ko programa-kontratuan jasotzen denez, euskal gizarteak, bera ordezkatzen duten erakundeen bitartez, aro digitalera egokitutako eta bideratutako misio hau ezarri dio EiTBri:

[...]

Horrez gainera, indarrean dagoen legeriak agintzen duenez, organismo independente batek kontrolatu behar du zelan betetzen den zerbitzu publikoa emateko mandatua. EiTBri dagokionez, organismo hori EiTBren Legebiltzar Kontrolerako Batzordea da.


Asier Larrinaga Larrazabal


From: Julian Maia [mailto:julian.maia a bildua ehu.eus]
Sent: martes, 24 de septiembre de 2019 9:50
To: 'ItzuL'
Subject: Re: [itzul] "Mandat democrątic"

Agindu demokratikoa?

Julian

De: Maria Colera <mariacolera a bildua gmail.com>
Enviado el: lunes, 23 de septiembre de 2019 17:04
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] "Mandat democrątic"

Kaixo, Itzul zerrendako lagunak,

Kataluniako prozesuari buruzko testu bat itzultzen ari naiz eta "mandat democrątic" terminoa agertzen zait etengabe.

Mandat/mandato hori euskaraz nola eman izan den, nola emango zenukete?
Hiztegiren batean "mandatu" ikusi dut, baina hitz hori irakurrita "enkargutara joatea" da burura datorkidana.

Eskerrik asko aldez aurretik,

Maria

MARIA COLERA INTXAUSTI
+34 688657057<tel:%2B34%20688657057>
linkedin.com/in/mariacolera<http://linkedin.com/in/mariacolera>
        [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_ezkerra.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-ezkerra/>       [http://www.eitb.eus/multimedia/banner_emails/banner_emails_eskuma.jpg] <http://www.eitb.eus/link-banner-email-eskuma/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190924/32a92ebe/attachment-0001.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago