[itzul] «Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa, izena emateko epea zabalik

Xabier Aristegieta allurritza a bildua gmail.com
Al, Ira 30, 12:10:21, CEST 2019


Barkatuko didazue ohar hau egiteagatik, baina esango nuke"esan osteko eta
aldibereko interpretazio praktikak" sintagma okerra dela. "Esan ostekoa"
eta "aldiberekoa" INTERPRETAZIOA da, ez PRAKTIKA.

"Interpretazio praktika" hitz elkarte bat izaki, esaldi barrenean osotasun
banaezin gisa funtzionatzen du, halako moldez non "esan osteko eta
aldibereko" horiek zuzenean kalifikatzen baitute hitz-elkartearen barrenean
substantibo funtzioa betetzen duen izena (hots, "praktikak").

Horrenbestez, "esan osteko eta aldibereko" horrek INTERPRETAZIO
kalifikatzea nahi badugu, beharrezkoa da hitz-elkartea apurtzea,
"interpretazio"ren ondoren kasu-markaren bat jarriz. Adibidez:

esan osteko eta aldibereko interpretazioKO praktikak
esan osteko eta aldibereko interpretazioRAKO praktikak
esan osteko eta aldibereko interpretazioAREN praktikak

Jakina, kasu-marka bat edo beste bat aukeratzeak ez dio esanahi-ńabardura
bera gehitzen sintagmari.

Hitz-elkartearen eta kasu-marken arteko harreman delikatu horren adibide
franko ikusi izan dut:


   - Servicio de limpieza del edificio: eraikinaren garbiketa zerbitzua
   (ez: "eraikin-garbiketaKO zerbitzua", adibidez).
   - Servicio de mediación intercultural: kultura arteko bitartekotza
   zerbitzua ("kultura artekoa" ez da zerbitzua, baizik eta bitartekotza;
   beraz, "kultura arteko bitartekotzaKO zerbitzua", adibidez).
   - Expediente de liquidación del presupuesto: aurrekontuaren
   likidazio-espedientea? Ez: "aurrekontu-likidazioAREN/KO/RAKO espedientea".
   - Operación de compraventa de acciones: akzioen salerosketa operazio?
   ez: "akzioen salerosketaKO operazio", edo hobe "akzio-salerosketaKO
   operazio".
   - Oficina de atención ciudadana: Herritarrentzako Arreta Bulegoa?
   Onargarria da, eta euskaraz funtzionatzen du, noski, baina ez du gauza bera
   esaten. Hertsiki, "Herritarrentzako arretaKO/REN bulegoa". Ez baita
   herritarrentzako "nolabaiteko" bulegoa, baizik eta zerbaiten bulegoa,
   zerbait hori "herritarrentzako arreta" dela.
   - Oficina de atención al usuario: erabiltzailearen arreta-bulego?
   Alegia, erabiltzailearen "nolabaiteko" bulego? Gaztelaniazkoak "oficina DE
   ALGO" dio, eta "algo" hori "atención al usuario" da. "Erabiltzaile-arretaKO
   bulego", adibidez.
   - Erabateko berdintasun baldintzetan (ez: erabatekoak ez dira
   "baldintzak", "berdintasuna" baizik: "erabateko berdintasuneKO
   baldintzetan").
   - Erabilitako autoEN saltzailea, eta ez "erabilitako auto-saltzailea",
   begi-bistakoa denez.


Xabier Aristegieta

Hau idatzi du Mila (mila a bildua eizie.eus) erabiltzaileak (2019 ira. 30, al.
(11:03)):

> *«Esan osteko eta aldibereko interpretazio praktikak» ikastaroa* antolatu
> du EIZIE elkarteak.
>
> *2019ko urriaren 17an, 18an *eta* 25ean* izango dira eskolak, *Gasteizko
> Letren Fakultatean, 16:00*etatik* 19:00*etara.
>
> *Irakaslea:* Jaione Arregi (EHUko irakaslea eta Europar Batasuneko
> interpretea)
>
> *Norentzat:* Interpretazioan jardun behar izaten dutenentzat, eta
> praktikak egin nahi dituztenentzat.
>
> *Informazio gehiago* eta *izen ematea, **hemen
> <https://eizie.eus/eu/jarduerak/eizie_ikastaroak/esan-osteko-eta-aldibereko-interpretazio-praktikak-ikastaroa-2019>.*
>
>
> Laster arte.
>
>
> Mila Garmendia
> www.eizie.eus
> 943 277 111
>
>
>
>
>
> Mezu honek, baita erantsitako edozein agirik ere, isilpeko informazioa
> izan lezake. Zu ez bazara adierazitako hartzailea, indarrean dagoen
> legeriaren arabera debekatuta daukazu informazio hori baimenik gabe
> erabili, hedatu eta/edo kopiatzea. Mezu hau akatsen batengatik jaso
> baduzu, jakinarazi bidaltzaileari, eta ezaba ezazu. Eskerrik asko.
>
> DBLOn xedatutakoaren arabera, EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen
> Elkarteak) bermatzen du beharrezko neurriak hartuko dituela datu pertsonalak
> konfidentzialtasun osoz tratatzeko. Bestalde, jakinarazten dizugu datuak
> eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurkakotasuna adierazteko eskubideak
> erabil ditzakezula helbide honetan: Zemoria, 25, behea, 20013 Donostia.
>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190930/1415d2f2/attachment-0001.html>
-------------- hurrengo zatia --------------
Testu hutsa ez zen mezu bat ezabatu egin da...
Izena: EIZIE k tx.jpg
Mota: image/jpeg
Tamaina: 22697 bytes
Azalpena: ez dago erabilgarri
URL : <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190930/1415d2f2/attachment-0001.jpg>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago