[itzul] SENEZ aldizkaria dugu ospakizun Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean

Mila mila a bildua eizie.eus
Al, Ira 30, 14:16:43, CEST 2019


Aurten ere badugu zer ospatu Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean <https://eu.wikipedia.org/wiki/Itzulpengintzaren_Nazioarteko_Eguna>: Senez itzulpen-aldizkariak 35 urte bete ditu, 50. zenbakiarekin bete ere. 

Senezen lehen alea 1984an argitaratu zen, Martuteneko Itzultzaile Eskolaren ekimenez, Elhuyar eta UZEI elkarteak ere partaide zirelarik. 2019ko irailean, 35 urte geroago,  50. zenbakiak ikusi du argia <https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/senez-50-2019>, bai paperean bai sarean. Oraingoan ere, itzulpengintzarekin loturiko alderdi ugari ekarri dugu aldizkarira, eta egileen artean ere, ibilbide luzekoak zein gazteagoak, itzultzaile-jardunean ari direnak zein mundu akademikoan dabiltzanak bildu zaizkigu aldizkarira.

Ospakizun ekitaldia 

Albiste pozgarria da, inondik ere, Senezen motako aldizkari bat 50. portura heltzea, paperezko jantzia aldean duen arren, aldagarri digitala ere dotore beztituta. Horregatik, lagunarteko ospakizun ireki bat ere antolatzen ari gara. Ekitaldia urriaren 16an izango da, 19:00etan, Donostiako Victoria Eugenia Clubean. Bertan zuzeneko parte-hartzeak eta bideo batean grabatutako lagunenak izanen ditugu, baita musika zuzenean eta otamena lagunartean ere.

Zorionak itzultzaile guztioi!!


-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190930/16932e3d/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago