[itzul] SENEZ aldizkaria dugu ospakizun Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean

Edurne Alegria edurne.alegria a bildua ozone.net
Al, Ira 30, 14:58:15, CEST 2019


Mila esker, Mila! 
Hilaren 16an joango naiz ospakizun ekitaldira. Besarkada bat. 
Edurne 

⁣Obtener BlueMail para Android ​

En 30 sept. 2019 14:17, en 14:17, Mila <mila a bildua eizie.eus> escribió:
>Aurten ere badugu zer ospatu Itzulpengintzaren Nazioarteko Egunean
><https://eu.wikipedia.org/wiki/Itzulpengintzaren_Nazioarteko_Eguna>:
>Senez itzulpen-aldizkariak 35 urte bete ditu, 50. zenbakiarekin bete
>ere. 
>
>Senezen lehen alea 1984an argitaratu zen, Martuteneko Itzultzaile
>Eskolaren ekimenez, Elhuyar eta UZEI elkarteak ere partaide zirelarik.
>2019ko irailean, 35 urte geroago,  50. zenbakiak ikusi du argia
><https://eizie.eus/eu/argitalpenak/senez/senez-50-2019>, bai paperean
>bai sarean. Oraingoan ere, itzulpengintzarekin loturiko alderdi ugari
>ekarri dugu aldizkarira, eta egileen artean ere, ibilbide luzekoak zein
>gazteagoak, itzultzaile-jardunean ari direnak zein mundu akademikoan
>dabiltzanak bildu zaizkigu aldizkarira.
>
>Ospakizun ekitaldia 
>
>Albiste pozgarria da, inondik ere, Senezen motako aldizkari bat 50.
>portura heltzea, paperezko jantzia aldean duen arren, aldagarri
>digitala ere dotore beztituta. Horregatik, lagunarteko ospakizun ireki
>bat ere antolatzen ari gara. Ekitaldia urriaren 16an izango da,
>19:00etan, Donostiako Victoria Eugenia Clubean. Bertan zuzeneko
>parte-hartzeak eta bideo batean grabatutako lagunenak izanen ditugu,
>baita musika zuzenean eta otamena lagunartean ere.
>
>Zorionak itzultzaile guztioi!!
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20190930/da6b0fa7/attachment.html>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago