[itzul] Bitarte ala interbalo (musikan)

Miren Agurtzane Mallona Legarreta agurtzane.mallona a bildua deusto.es
Ast, Api 2, 18:02:23, CEST 2020


Arratsalde on, Agustin!

Nik hau topatu dut Wikipedian: tartea eta estekatxo bat utziko dizut, zeuk
aztertzeko. https://www.wikiwand.com/eu/Laudun

Ea balio dizun. Besarkada bero bat.

Agurtzane

Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es) erabiltzaileak
(2020 api. 2, og. (17:45)):

> Arratsalde on.
> Nola itzuliko zenukete, musikaren alorrean, "intervalo"?
> *Interbalo*, ez Euskaltzaindiaren hiztegiak, ez Adorez 5000k, ez
> Elhuyarrek darabilte. Zehazkik, berriz, bai. Egungo Testuen Corpusean
> 2003, 2005, 2013, 2014ko aipamen gutxi batzuk daude (J. L. Zabalaren, Gorka
> Erostarberen, Joxi Ubedaren, Jesus Mari Begoņaren testuak).
>
> *Bitarte*, hauek proposatzen dute: Musikaren Hiztegiak (
> https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/6503/es_2415/adjuntos/Hiztegiak/MusikaHiztegia.pdf),
> Euskalterm-ek ere bai (E. Jaurlaritzakoa hori ere), baina arazo asko sor
> ditzake horrek. Ofizialki hala erabiltzen dela dirudi (EHAOean, adibidez).
>
> Inork erantzuterik?
>
> Eskerrik asko,
> Agustin Mendizabal
>
>

-- 

*Agurtzane Mallona*
Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
[image: Deusto] <http://www.deusto.es>
Deustuko Unibertsitatea
Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
agurtzane.mallona a bildua deusto.es
*www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
<http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
<https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
<https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
Instagram][image: deusto.eus] <https://instagram.com/udeusto/>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200402/671a44ab/attachment-0001.htm>


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago