[itzul] Bitarte ala interbalo (musikan)
Alfontso Mujika Etxeberria
a.mujika a bildua elhuyar.eus
Ast, Api 2, 18:41:33, CEST 2020
Nik, zalantzarik gabe, *bitarte *itzuliko nuke. Ez dakit zer arazo sor
lezakeen, musikaren testuinguruan, gaztelanian *intervalo *terminoak sor ez
dezakeenik.
Elhuyarrek egin zuen hiztegia, aditu-talde baten laguntzaz. Hauek izan
ziren adituak:
Jon Bagues (Eresbilekoa)
Loreto Imaz (Musikenekoa)
Alicia Pinilla (Francisco Escudero Kontserbatoriokoa).
Gero, batzorde tekniko batek aztertu zuen. Hauek izan ziren batzordekideak:
Estibaliz Arrizabalaga (Musika Eskolen Elkartekoa)
Jose Ignazio Ansorena (Donostiako Txistulari-bandaren zuzendaria)
Antton Gurrutxaga (Elhuyar Fundazioko terminologoa eta euskaltzain urgazlea)
Hirugarrenik, Terminologia Batzordeak aztertu zuen (ez ditut batzordekide
guztiak aipatuko, asko dira eta), eta ontzat eman zuen. Azkenik, Eusko
Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak argitaratu zuen liburua, eta termino guztiak
Euskaltermera eraman ziren.
Oso ondo iruditzen zait eztabaidatzea, baita hiru aditu-talderen eskuetatik
pasatu den termino bat izanda ere, baina uste dut < "arazo asko sor
ditzake" > potentziala baino zerbait zehatzagoa behar litzatekeela *bitarte
*zalantzan jartzeko.
*Alfontso Mujika Etxeberria*
ITZULPENAK, ZUZENKETAK ETA TREBAKUNTZA
[image: https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa]
<https://es.linkedin.com/company/elhuyar-fundazioa>
<https://twitter.com/elhuyarhizk>
<https://www.youtube.com/user/ElhuyarFundazioa1>
<https://es-es.facebook.com/elhuyar.fundazioa>
<https://www.elhuyar.eus/eu/site/komunitatea/negozio-unitatea/hizkuntza-eta-teknologia>
*a.mujika a bildua elhuyar.eus* <a.mujika a bildua elhuyar.eus>
Tel.: 943363040 | luzp.: 217
Zelai Haundi, 3
Osinalde industrialdea
20170 Usurbil
<http://www.elhuyar.eus>
<http://hiztegiak.elhuyar.eus/bazkidetza>[image: https://itzultzailea.eus]
<https://itzultzailea.eus>
Mezu elektroniko honek INFORMAZIO KONFIDENTZIALA DU, ETA DEBEKATUTA DAGO
INFORMAZIO HORI ZABALTZEA. Akats baten ondorioz jaso baduzu eta hartzailea
zu ez bazara, mesedez, deitu 943363040 telefonora, eta ez zabaldu, gorde
edo kopiatu mezu honen edukirik.
Zure datu pertsonalak, zeinak ager baitaitezke mezu elektroniko honetan edo
atxikitako dokumentazioan, ELHUYAR FUNDAZIOA entitateak tratatzen ditu,
aldeen arteko harreman juridikoa kudeatzeko. Zure datuak tratatzearen
kontra egin nahi baduzu, datuetara sartu nahi baduzu, haiek zuzendu edo
ezabatu nahi badituzu, edo datuak babesteari buruzko araudi aplikagarrian
jasotako eskubideak baliatu nahi badituzu, idatzi helbide elektroniko
honetara: datuensegurtasuna a bildua elhuyar.eus.
Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada.
El jue., 2 abr. 2020 a las 18:04, Miren Agurtzane Mallona Legarreta ,
ItzuL-en bidez (<itzul a bildua postaria.com>) escribió:
> Arratsalde on, Agustin!
>
> Nik hau topatu dut Wikipedian: tartea eta estekatxo bat utziko dizut, zeuk
> aztertzeko. https://www.wikiwand.com/eu/Laudun
>
> Ea balio dizun. Besarkada bero bat.
>
> Agurtzane
>
> Hau idatzi du agustin mendizabal (agusmendi a bildua hotmail.es) erabiltzaileak
> (2020 api. 2, og. (17:45)):
>
>> Arratsalde on.
>> Nola itzuliko zenukete, musikaren alorrean, "intervalo"?
>> *Interbalo*, ez Euskaltzaindiaren hiztegiak, ez Adorez 5000k, ez
>> Elhuyarrek darabilte. Zehazkik, berriz, bai. Egungo Testuen Corpusean
>> 2003, 2005, 2013, 2014ko aipamen gutxi batzuk daude (J. L. Zabalaren, Gorka
>> Erostarberen, Joxi Ubedaren, Jesus Mari Begoñaren testuak).
>>
>> *Bitarte*, hauek proposatzen dute: Musikaren Hiztegiak (
>> https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/6503/es_2415/adjuntos/Hiztegiak/MusikaHiztegia.pdf),
>> Euskalterm-ek ere bai (E. Jaurlaritzakoa hori ere), baina arazo asko sor
>> ditzake horrek. Ofizialki hala erabiltzen dela dirudi (EHAOean, adibidez).
>>
>> Inork erantzuterik?
>>
>> Eskerrik asko,
>> Agustin Mendizabal
>>
>>
>
> --
>
> *Agurtzane Mallona*
> Itzultzailea / Itzulpen eta Laguntza Zerbitzua
> [image: Deusto] <http://www.deusto.es>
> Deustuko Unibertsitatea
> Unibertsitate etorbidea 24. 48007 Bilbao
> Tel. 94 413 91 77 - 2926 luz.
> agurtzane.mallona a bildua deusto.es
> *www.deusto.es* <http://www.deusto.es> [image: twitter]
> <http://twitter.com/deusto> [image: facebook]
> <https://www.facebook.com/UDeusto> [image: linkedin]
> <https://www.linkedin.com/edu/school?id=12212&trk=edu-cp-title> [image:
> Instagram][image: deusto.eus] <https://instagram.com/udeusto/>
>
-------------- hurrengo zatia --------------
Erantsitako HTML dokumentu bat ezabatu egin da...
URL: <https://postaria.com/pipermail/itzul/attachments/20200402/191d9d98/attachment.htm>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago